95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2173/2008 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu bat betetzeko izendapena egiten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, irailaren 25eko 2363/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako ofizial izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko 125. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 18an.

2007ko urtarrilaren 25ean eman eta urte horretako 18. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 9an, argitaratu zen 179/2007 Ebazpenaren bidez deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordearen ordezkariak mahaikide izendatu ziren.

Hautaprobak amaiturik, puntuazio hoberena lortu eta deitutako lanpostuetan sartzen diren hiru izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen epaimahaiak.

Proposamen hori 2007ko 98. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 8an.

Deialdiaren 7.2. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, proposamena argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, aipatutako izangaiek haien ustez deialdiko 2.1.2., 2.2. eta 7.2.1. arauetan ageri ziren eskakizunak betetzen zituzten agiriak aurkeztu zituzten.

Hala ere, aurkeztutako dokumentazioa azterturik, egiaztatu zen proposatutako bi izangaik ez zutela titulazioaren beharkizuna betetzen, eta gabezia hori ez zutela zuzendu. Hortaz, urtarrilaren 7ko 71/2008 Ebazpenaren bidez hiru lanpostuetako bat soilik bete, proposatutako izangaietatik bi ezin izendatu zirela zehaztu eta, deialdiko 7.3. eta 7.4. oinarrietan xedatutakoa ikusita, dagokion izendapen proposamen osagarria egiteko agindu zen.

Hori betetzeko asmoz, 2008ko 23. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 20koan, proposamen osagarria argitaratu zen. Proposamen osagarrian sarturiko izangaiek aurkezturiko agiriak azterturik, berriro ere egiaztatu zen proposaturiko izangai bat ezin zela izendatu, tituluari buruzko betebeharra ez baitzeukan. Horregatik, apirilaren 14ko 1184/2008 Ebazpenaren bidez, bi lanpostuetatik baterako bakarrik egin zen izendapena eta agindu, deialdiko 7.3. eta 7.4 oinarrietan xedaturikoa ikusirik, beste izendapen proposamen osagarri bat egiteko.

Ebazpen hori 2008ko 64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 23an.

Deialdiko 7.2 oinarrian eskatzen diren agiriak proposaturiko izangaiak behar zen epean aurkezturik eta bertako betebeharrak betetzen dituela ikusirik, bidezko da izendatzea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Victorino Iturmendi Ibáñez jauna Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzea, mantentze-lanetako ofizial lanetan aritzeko, plantillan 31118. zenbakia duen lanpostua esleituta, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikitakoa eta Iruñean aritzekoa.

Lanpostuaz jabetu ondoren, izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu.

Lanpostuak C mailako edo taldeko lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei buruzko behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatzeko diren gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera.

Izangaia Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko da eta bertan alta emanen zaio.

Destinoko herrian bizi beharko du eta, horretarako, udalerri horretan finkatu beharko du bizilekua. Administrazioko organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute.

Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

3. Ebazpen hau igortzea mahaikideei, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Gizarte Prestazioen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2008ko ekainaren 30ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0810726