94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1490/2008 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Antsoaingo "Ezkaba" eta Iruñeko "Arturo Campión" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako unitateak banantzearen ondorioz, Iruñeko "Doña Mayor de Navarra" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeari atxikitzen zaizkion langileen zerrenda onesten duena.

Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 189/2008 Ebazpenaren bidez, Antsoaingo "Ezkaba" eta Iruñeko "Arturo Campión" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako unitateak banandu eta unitate horiek Iruñeko "Doña Mayor de Navarra" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxiki ziren.

Zehazki, Antsoaingo "Ezkaba" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko A/G ereduko ikasleen 14 unitateak banandu dira, Haur Hezkuntzako 2 eta Lehen Hezkuntzako 12, Iruñeko "Doña Mayor de Navarra" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikitzeko. Erabakiak 2008ko uztailaren 1etik aurrera izanen du indarra. Halaber, Iruñeko "Arturo Campión" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko A/G ereduko ikasleen 3 unitateak banandu dira, Lehen Hezkuntzakoak, Iruñeko "Doña Mayor de Navarra" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikitzeko. Erabakiak 2008ko uztailaren 1etik aurrera izanen du indarra.

Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emandako ebazpen haren hirugarren puntuan xedatzen denez, Antsoaingo "Ezkaba" eta Iruñeko "Arturo Campión" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako A/G ereduko ikasleen unitateen banantzeak ukitzen dituen eta behin betiko destinoa ikastetxe horietan duten langileak Iruñeko "Doña Mayor de Navarra" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikitzen zaizkio. Erabakiak 2008ko uztailaren 1etik aurrera izanen du indarra.

Ondorioz, bidezko da banantzeak ukitutako langileen -Iruñeko "Doña Mayor de Navarra" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikitzen zaizkionak- zerrenda onestea.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19an emandako 155/2007 Ebazpenaren bidez esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Antsoaingo "Ezkaba" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko unitateen banantzeak ukitzen dituen eta behin betiko destinoa ikastetxe horretan duten langileak Iruñeko "Doña Mayor de Navarra" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikitzea. Langileen zerrenda ebazpen honen I. eranskinean ageri da.

2. Iruñeko "Arturo Campión" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko unitateen banantzeak ukitzen dituen eta behin betiko destinoa ikastetxe horretan duten langileak Iruñeko "Doña Mayor de Navarra" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikitzea. Langileen zerrenda ebazpen honen I. eranskinean ageri da.

3. Langileak Iruñeko "Doña Mayor de Navarra" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikitzeak 2008ko uztailaren 1etik aurrera izanen du indarra. Atxikitze horrek ez du ekarriko Antsoaingo "Ezkaba" eta Iruñeko "Arturo Campión" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako irakasleek zuten antzinatasuna galtzerik.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ebazpena eta eranskinak argitaratzen direnean, interesdunak jakinaren gainean daudela ulertuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

5. Ebazpen honen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Giza Baliabideen Zerbitzuari (Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasleen Bulegoa eta Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoa), Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzuari, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, eta Antsoaingo "Ezkaba", eta Iruñeko "Arturo Campión" eta "Doña Mayor de Navarra" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoei, behar den ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2008ko ekainaren 23n.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

Iruñeko "Doña Mayor de Navarra" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikitzen zaizkion Antsoaingo "Ezkaba" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko irakasleak

DEITURAK ETA IZENA ATXIKIPENA HIZKUNTZA

ALDUNATE ECHEVERRIA, M.ª ANTONIA ENTZUMENA ETA HIZK. IBILTARIA GAZTELANIA

ALFARO GARCIA, ALICIA INGELESA GAZTELANIA

ARGOTE LARRAÑETA, ESTHER HAUR HEZKUNTZA GAZTELANIA

ASTRAIN ELIZALDE, M.ª ROSARIO LEHEN H. GAZTELANIA

BERTOL MORENO, ZAIDA GORPUTZ HEZKUNTZA GAZTELANIA

BLANCO MERINO, M.ª CARMEN PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA GAZTELANIA

CANTIN LUNA, MIGUELA LEHEN H. GAZTELANIA

CIRIACO ROMERO, M.ª PAZ LEHEN H. GAZTELANIA

ESPINOSA VEA, MARIA LEHEN H. GAZTELANIA

HERREROS DIEZ, BERNABE VICENTE INGELESA GAZTELANIA

JURIO BURGUI, SONIA HAUR HEZKUNTZA GAZTELANIA

LARRAÑAGA AZPIROZ, GEMMA EUSKARA (NAFARROA) EUSKARA

LOPEZ BARUQUE, JOSEFINA LEHEN H. GAZTELANIA

MICHITORENA UNANUA, JOAQUIN LEHEN H. GAZTELANIA

MIRANDA DEL OLMO, JULIA LEHEN H. GAZTELANIA

NUÑEZ ARGANDOÑA, JUAN LUIS LEHEN H. GAZTELANIA

OLAGÜE ALBERRO, RAQUEL EUSKARA (NAFARROA) EUSKARA

SANTAFE DENCAUSA, M.ª YOLANDA HAUR HEZKUNTZA GAZTELANIA

II. ERANSKINA

Iruñeko "Doña Mayor de Navarra" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikitzen zaizkion Iruñeko "Arturo Campión" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko irakasleak

DEITURAK ETA IZENA ATXIKIPENA HIZKUNTZA

ANCIN ANDUEZA, FRANCISCO JAVIER GORPUTZ HEZKUNTZA IBILTARIA GAZTELANIA

IZCO REZUSTA, M.ª JESUS MUSIKA IBILTARIA GAZTELANIA

NOZAL SAN EMETERIO, DOLORES TOMASA LEHEN H. GAZTELANIA

OLEJUA HITA, JESUS MARIA LEHEN H. GAZTELANIA

Iragarkiaren kodea: F0810254