94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2034/2008 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta, horren ondorioz, José Cruz Pérez de Ciriza Oficialdegui jauna Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Informazioaren Teknologiaren Bulegoko buru izendatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ekainaren 16ko 2034/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi du eta, horren ondorioz, José Cruz Pérez de Ciriza Oficialdegui jauna Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Informazioaren Teknologiaren Bulegoko buru izendatu du sei urte naturalerako, karguaren jabetza hartzen duenetik hasita. Burutza hori utzi beharko du aipatu sei urteko epean parte hartzen duen kasuan kasuko kanpainak bukatzen diren bakoitzean.

Deialdi hori urriaren 23ko 2574/2006 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2006ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 10ean.

Iruñean, 2008ko ekainaren 16an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0810450