94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

BBPB-ko Ua-1 unitatea (e-1 sektorea) birzatitzeko proiektuko aldaketa

Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko ekainaren 3an egin bilkura arruntean, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

2008ko apirilaren 28an -sarrerako erregistro zenbakia: 2096- María Eugenia Torrecilla Arregui andreak, BBPB-ko UA1 unitatearen (Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko E-1 sektorea) konpentsazio batzordea ordezkatuz, BBPBko UA-1 unitatea (HAPOko E-1) birzatitzeko proiektuaren testu bategina eta idazkia aurkeztu zituen, "Arturo Monzón kaleko 9. zenbakiko jabeen elkarteari haien alde onetsi den kalte-ordaina igortzeko, baita testu bategin horren hiru kopia egiaztatzeko ere".

Ikusita 2008ko ekainaren 3ko txosten juridikoa, non esaten baita Tokiko Gobernu Batzordeak 2008ko martxoaren 4an erabaki zuela hein batean onestea Arturo Monzón kaleko 9. zenbakiko jabeek aurkeztu berraztertzeko errekurtsoa; izan ere, birzatiketa proiektua behin betiko onetsi aurreko unera ekartzen dira jarduketak eta beste testu bategin bat, aurrekoa zuzentzen duena, Tokiko Gobernu Batzordeak 2007ko irailaren 25ean onetsia, aurkezteko galdetzen zaio konpentsazio batzordeari; orobat, Arturo Monzón kaleko 9. zenbakiko jabeen elkartearekiko karga konpontzeko.

Aurkeztu den testu bategina azterturik, ikusi da Arturo Monzón kaleko jabeen elkarteak katastroko 370. lurzatiaren gainean zuen partaidetza kuotaren (%0,80) desafektazioa eta banantzea dagozkiola, eta 19.300 euroko kalte-ordaina ezarri zaio ateratzen den D lurzatiari, 35/2002 Foru Lege horren 150 f) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Ikusirik Jarraipen eta Kontrol Batzordearen data honetako irizpena, honako hau erabaki da:

Lehendabizi.-Behin betiko onestea UA1 unitatea (BBPBko E1 sektoreko 131. etxe-saila) birzatitzeko proiektuaren testu bategina, UA1 unitateko konpentsazio batzordeak sustatu eta 2008ko apirilaren 28an aurkeztua (sarrerako erregistro zenbakia, 2096).

Bigarrenik.-Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Hirugarrenik.-Zuzendutako testua onesten duen erabakia Jabetza Erregistrora igortzea, Arturo Monzón kaleko jabeen elkarteak, 370. lurzatia dela eta, zuen %0,80ko partaidetza kuota erregistrotik deuseztatzeko, kalte-ordaina bidezkoa dela onartu ondoren.

Laugarrenik.-Erabaki hau Arturo Monzón kaleko 9. zenbakiko jabeen elkarteari igortzea, baita UA-1 unitateko konpentsazio batzordeari, Hirigintza Alorrera, Ekonomia eta Kontabilitate Alorrera eta Aholkularitza Juridikkora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu ondotik, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilateko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpena jakinarazi eta biharamunetik, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik hasita, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetea iragateagatik.

Tafallan, 2008ko ekainaren 20an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0810335