94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZANGOZA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Zangozako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2008ko ekainaren 27an egin bilkuran, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Alfontso Borrokariaren kaleko 35eko auzoen elkarteak aurkeztutako xehetasun azterlana, eraikinaren atzeko fatxadaren lerrokadura aldatzea helburu duena, oztopo arkitektonikoak kenduko dituen igogaila ezartzeko, Jaime San Martín Ariz jaunak prestatutako dokumentuaren arabera (2008ko maiatzaren 20an ikus-onetsia).

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, 2008ko uztailaren 1ean.-Alkatea, Eskisabel Suescun Hualde.

Iragarkiaren kodea: L0810568