94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AZKOIEN

Arau Subsidiarioetako aldaketa. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2008ko ekainaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Arau Subsidiarioetako egiturazko aldaketa, 10. poligonoko 773. lurzatiarentzat eta 11. poligonoko 167 eta 168. lurzatientzat planeamenduan aurreikusitako sarbideetan eragina duena.

Jofemar, S.A. enpresak sustatu du espedientea.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan, 79.3ari dagokionez, ezarritakoaren arabera.

Azkoienen, 2008ko uztailaren 2an.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0810636