94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LODOSA

U.E.-26aren urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Alkatetzaren uztailaren 1eko 87/2008 Dekretuaren bitartez, honako hau xedatu da:

"1. Behin betikoz onestea Lodosako Arau Subsidiarioetako U.E.-26 unitatea urbanizatzeko proiektua, Vista Alegre kaleari eta Carcarko errepidea kaleko lotuneei dagokiena, José Antonio Lorente Orio arkitektoak prestatua, eta 2008-01-17an ikus-onetsia. Proiektuak bere baitan biltzen ditu eranskineko aldaketak, teknikari berberak prestatuak eta 2008-04-07an ikus-onetsiak. Sustatzailea: Promociones Juan José Cruzorio, S.L., (IFK: B-31/732522); hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan eta horrekin bat egiten dutenetan ezarritako prozedurari jarraikiz.

2. Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, tramitatutako agiriak Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluarekin bat, eta sustatzaileari jakinaraztea.

3. Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta bere aurka errekurtso hauetako bat aurkeztu ahalko da, hautara:

1.-Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.-Hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3.-Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea)."

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Lodosan, 2008ko uztailaren 1ean.-Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0810612