94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEKUNBERRI

Industrialdeko P1.12 lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren uztailaren 2ko 48/08 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da Lekunberriko industrialdeko P1.12 lurzatiaren xehetasun azterlana, "Sumisan, S.A."enpresak sustatua.

Abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 74 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, onespena jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, azter dadin eta alegazioak aurkez daitezen.

Lekunberrin, 2008ko uztailaren 2an.-Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L0811611