94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GESALATZ

Gesalazko udal mugapean oso-osorik egiten den taxi zerbitzurako lizentzia bat lehiaketa bidez emateko deialdia

1.-Xedea.

Gesalazko udal mugapean taxi zerbitzua egiteko lizentzia bat lehiaketa bidez ematea du xede deialdi honek.

2.-Araubide juridikoa.

Ondoko araudiak jasotzen du deialdi honen xedeko lizentziari ezarriko zaion araubide juridikoa:

-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea.

-Toki Korporazioen Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen 1955eko ekainaren 17ko dekretua.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretua

-Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legea.

-Eta aipatutakoak garatu edo osatzen dituzten gainerako xedapenak.

3.-Taxi lizentziaren titular izateko lehiaketan parte hartzeko bete behar diren baldintzak.

1. Hauek dira lehiaketan parte hartzeko bete behar diren baldintzak:

a) Pertsona fisikoa izatea.

b) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europako Batasuneko herrialde batekoa, edo Espainiak sinaturiko nazioarteko akordio, itun eta hitzarmenen ondorioz halako baldintzarik eskatu behar ez zaion atzerriko beste herrialde batekoa; edo bestela, norberaren kontura garraioan aritzeko lan baimen egokia izatea, Espainian dauden atzerritarren eskubide eta askatasunei buruzko legeetan xedatutakoaren arabera.

c) 300 euroko bermea jartzea.

4.-Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.

1. Eskaerak Gesalazko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, Muetzen baitago (Errepide kalean), arau hauek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 18 egun naturaleko epean.

Proposamenak postaz ere bidaltzen ahal dira eta horretarako, interesdunak, aurreko lerroaldean ezarritako epea bukatu aurretik, gordekin bat igorri beharko du 948 54 20 68 fax zenbakira, posta bulegoan igorpena noiz egin duen egiaztatzeko. Beharkizun horiek bete ezean, ez da onartuko ezarritako epetik kanpo jasotzen den proposamenik.

Dena dela, proposamenak aurkezteko epea akitu eta 4 egun natural iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.

5.-Agiriak.

Eskaerak hiru gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, idazkun honekin: "Taxi zerbitzua egiteko lizentzia bat esleitzeko deialdia" eta izen-deiturak, NAN zenbakia eta eskaera egiten duen pertsonaren sinadura, baita gutun-azal bakoitzaren izenburua ere, honako hauek, hurrenez hurren:

-1. gutunazala: administrazioari buruzko dokumentazioa.

-2. gutunazala: dokumentazio teknikoa.

-3. gutunazala: proposamen ekonomikoa.

1. "Dokumentazio administratiboa" izeneko 1. gutun-azalak hurrengo hau izanen du barrenean:

1.1. Eskaera egiten duenaren nortasun agiri nazional indardunaren fotokopia.

1.2. Bermea: lizitatzaileek 300 euroko bermea aurkeztu beharko dute Gesalazko Udalaren alde.

Bermea, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat, eranskinaren araberako banku-abal baten bidez aurkeztu ahalko da, edo eskudirutan zuzenean Udalaren Kutxan, edo banku transferentziaz 3008 0002 61 0700502024 kontu zenbakira, edo kauzio-aseguruaren kontratuaren bidez.

Behin-behineko esleipena onetsi arte eskaintzari eusten zaiola bermatuko du.

Organo eskudunak lizentzia behin-behinekoz esleitu eta berehala itzuliko zaie bermea interesdunei; esleitu arte eskaintzari eusten ez diotenei bahitu eginen zaie eta behin-behineko esleipen-hartzaileei atxiki.

Behin-behineko esleipen-hartzaileei atxikitako bermea bahitu eginen da baldin, lizenziaren behin-behineko esleipena jakinarazi eta hilabeteko epean, eskatutako baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa aurkezten ez bada; bereziki, ibilgailuaren dokumentazioa, aseguruen kontratazioa, soldatapeko gidariarena (halakorik bada) eta lizentzia osorik ordaindu izanarena.

Lizentzia behin betiko esleitu ondoren itzuliko zaie atxikitako bermea esleipen-hartzaileei.

1.3. Ibilgailuak gidatzeko BTP motako baimen indardunaren fotokopia edo hura badela frogatzen duen ziurtagiria.

2. "Dokumentazio teknikoa" izeneko 2. gutun-azalean, 2. eranskineko ereduarekin bat, eskatzaileak aurkezten duen dokumentazioa sartuko da, proposamen ekonomikoa izan ezik, oinarri hauen 6. klausulan ezarritako irizpideen arabera baloratu eta puntua dadin.

3. "Proposamen ekonomikoa" izeneko 3. gutun-azalean, 3. eranskineko ereduarekin bat, eskaintza ekonomikoa aurkeztu beharko da.

6.-Esleitzeko irizpideak.

Lizentziak esleitzeko, ondoko irizpideak erabiliko dira, zein bere puntuekin, handitik txikira:

A.-Ibilgailua elbarriak garraiatzeko egokitua izatea, gurpil-aulkiak jasotzeko plataformarekin: 12 puntu.

B.-Edukiera handia: gehienez 10 puntu.

-9 lagunentzako tokia, gidaria barne: 10 puntu.

-8 lagunentzako tokia, gidaria barne: 9 puntu.

-6 lagunentzako tokia, gidaria barne: 6 puntu.

C.-Eskaintza ekonomikoa, gutxienez 300 eurokoa, gehienez ere 5 puntu. Eskaintza ekonomikoa 100 eurotan handitzen den bakoitzean puntu bat gehiago emanen zaio.

D.-Zerbitzuaren eskaintza: 3 puntu.

Alderdi honetan gehienez ere 3 punturekin baloratzen da zerbitzua aldi berezi batzuetan emateko konpromisoa, hala nola gauez, jaiegun eta asteburuetan, baita zerbitzua asteko zazpi egunetan ematea ere.

-Gau, jaiegun eta asteburuak: 1,5 puntu.

-Asteko 7 egunak: 1,5 puntu.

E.-Alderdi teknologikoak: 2 puntu.

Tokiak aurkitu eta nabigazioan laguntza ematen duten elementu teknologikoak eskaintzeari 2 puntu emanen zaizkio: GPS eta nabigatzailea.

F.-Gesalazko bizilaguna izatea: 2 puntu.

2 puntu emanen dira deialdia baino lehen ibarreko bizilaguna izateagatik.

Guztirako puntuazioan berdinketa gertatzen bada, Gesalazko Udalean taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzaren 5.2 artikulua eta uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legearen 5.5 artikulua betez, emakumea taxiaren sektorean sartzea ahalbidetzen duen eskaintzaren alde eginen da, hau da, emakume eskatzaileen alde. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bidez erabakiko da.

7.-Batzorde kalifikatzailea.

Agiriak kalifikatu eta proposamenak baloratuko dituen batzordea hurrengo hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Mariví Goñi Azanza, Gesalazko alkatea edo haren legezko ordezkoa.

Mahaikidea: David San Martín Eraso.

Mahaikidea: Mirian Ochotorena Choperena.

Mahaikidea: Francisco Javier Azanza Ros.

Mahaikidea: José Antonio Oría Armendáriz.

Idazkaria: María Belén Portillo Ochoa de Zabalegui.

8.-Agirien kalifikazioa.

Proposamenak aurkezteko epea bukatuta, Batzordeak, barne ekitaldian, lizitatzaileek 1. gutun-azalean aurkeztutako dokumentazio orokorra kalifikatuko du, kanpoko jenderik aurrean ez dela.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta 5 egun natural igarota, Udalaren iragarki oholean argitaratuko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Izangaiek erreklamazioak egiten ahal dituzte, eta akatsak zuzendu, onartutako eskatzaileen behin-behineko zerrendan adieraziko den epean.

Eskatzaileen behin-behineko zerrendan zehazten den egunean Udalaren iragarki oholean argitara emanen da Gesalazko udal mugapean taxi zerbitzuaren lizentzia eskuratzeko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Behin-behineko zerrendan bazterturik ez badago, behin-behineko zerrenda behin betikoa bilakatu eta horrela adieraziko da.

Eskatzaileen behin betiko zerrendan zehaztuko da gutun-azal ekonomikoak irekitzeko eguna, ordua eta tokia, baita 2. gutun-azalaren puntuazioa noiz irakurriko den ere.

Lizentzia eskuratzeko izangaiak ezagututa, barne ekitaldian, 2. gutun-azala ireki eta edukia aztertuko da, 6. oinarrian bildutako irizpideei jarraituz.

9.-Proposamenak irekitzeko tokia eta egun-orduak:

Batzordeak, behin betiko zerrendan zehazten den egunean, orduan eta tokian eginen den ekitaldi publikoan 2. gutun-azalaren edukiaren azterketan lortutako puntuazioaren berri emanen du, esleipen irizpideekin bat

Ondoren, Batzordeko idazkariak 3. gutun-azala ireki eta irakurriko du.

Biharamunean, Udalaren iragarki oholean lehentasun ordenaren araberako puntuazio zerrenda emanen da argitara, lehiaketan diren lizentzietako bat eskuratzeko 10. oinarrian zehaztutako moduan.

10.-Lizentziak esleitzea.

1. Eskaintzak aztertuta, haietako bakoitzari lehentasun ordena esleituko zaio, guztira lortutako puntuazioarekin bat.

2. Organo eskudunak lizentzien behin-behineko esleipen-hartzaile diren eskatzaileen zerrenda onetsiko du.

3. Behin-behineko esleipen-hartzaileak esleipenaren berri izan eta, gehienez ere, hiru hilabeteko epean, dokumentazioa aurkeztu beharko du, lizentzia emateko eskatu zaizkion baldintzak betetzen dituela frogatzeko; eta bereziki:

-Zein ibilgailuri atxikiko zaion lizentzia, haren gaineko dokumentazioa. Aurkeztutako eskaintzarekin bat egin beharko du eta Taxiari buruzko Foru Legean eta ordenantza arautzailean aurreikusitako ezaugarriak beteko ditu.

-Aseguruen kontratazioa eta, hala denean, soldatapeko gidariarena.

-Lizentziaren zenbateko osoa ordaintzea, aurkeztutako eskaintza ekonomikoarekin bat.

4. Behin-behineko esleipen-hartzaileetako batek esleipena jakinarazi eta hilabeteko epean, lizentzia eskuratzeko baldintzak betetzen dituela frogatzen duen dokumentazioa aurkezten ez badu, eta bereziki, ibilgailuarena, aseguruen kontratazioa eta, hala denean, soldatapeko gidariarena eta lizentziaren zenbateko osoa ordaindu izatearena, atxikitako bermea bahituko zaio eta lizentziak esleitzeko prozesutik baztertuko da. Horrela, lehentasun ordenaren arabera lizentziaren behin-behineko esleipen-hartzaile izan ez den lehendabiziko hautagaiak hartuko du haren tokia.

Prozedura hau dela eta, behin-behineko esleipen-hartzaileen zerrendan berronartutako hautagaiek lehen aldiko esleipen-hartzaileen baldintza berak izanen dituzte, baita 300 euroko bermea jarri beharra ere, behin-behineko esleipena jakinarazi eta astebeteko epean.

5. Dokumentazio hori aurkeztuta, Osoko Bilkurak behin betiko emanen dio lizentzia esleipen-hartzaileari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da Gesalazko udalerrian taxi zerbitzua egiteko lizentziaren behin betiko esleipenaren emaitza.

11.-Instalazioaren titularraren betebeharrak.

Taxi lizentzia baten esleipen-hartzaileak Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legearen 6. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu, taxi lizentziaren titular izateko.

Era berean, lehiaketan baloratu diren ezaugarriak oro, 6. oinarrian zehaztutako irizpideekin bat, lizentziari atxikita mantendu beharko dira, hark indarra duen bitartean.

12.-Jurisdikzioa eta errekurtsoak.

Lehendabizi, lizentziak esleitzen dituen organo eskudunak erabakiko du oinarri hauek aplikatu eta interpretatzean sor daitezkeen gorabehera guztiak. Haren ebazpenak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta 30/92 Legean ezarritakoarekin bat inpugnatzen ahal dira, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan errekurrituz gero, jurisdikzio horri buruzko legean ezarritakoarekin bat.

13.-Informazio eta adostasun klausulak.

Gesalazko Udalak jakinarazten du:

1. Jasotako datu pertsonalek taxi zerbitzua egiteko lizentziak esleitzea dutela helburu.

2. Datuak ikusi, zuzendu eta haien tratamenduari kontra egiteko eskubideak. Haiek erabiltzeko Gesalazko Udaleko Erregistro Orokorrera joan ahalko dira, Muetzen baitago (Errepide kalea, zk.g.).

Emandako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako edo jakinaraziko, legean aurreikusitako kasuetan izan ezik.

Muetzen, 2008ko ekainaren 17an.-Alkatea, Mariví Goñi Azanza.

1. ERANSKINA

Abal eredua

Entitateak (kreditu entitatearen edo elkarren bermerako sozietatearen izena), IFZ, helbidea (jakinarazpen edo errekerimenduetarako) kale, plaza, etorbide, posta kodea, herria, eta bere izenean (ahalordedunen izen-deiturak), egintza honetan behartzeko ahalmen askirekin, dokumentu honen beheko zatian azaltzen den ahalmenen askiestea dela eta, hurrengo hau abalatzen du: (abaldunaren izen-deiturak edo izen soziala), IFZ, honako hauen indarrez: (berme hau eratzera behartzen duten arau eta artikuluak) hurrengo betebehar hauei erantzuteko: (zehaztu bermedunak bere gain hartzen duen betebeharra), organo administratiboaren, erakunde autonomoaren edo ente publikoaren aurrean; zenbatekoa, ondokoa: ................(letraz eta zenbakiz).

Entitate abal-emaileak bere erantzukizunpean deklaratzen du kontratazio publikoari buruzko legerian aurreikusitako baldintzak betetzen dituela. Abal hau solidarioki ematen da betebeharpeko nagusiarekiko, eskusio-eskubideari espresuki uko eginez eta Gordailuen Kutxa Orokorrean edo gainontzeko administrazio publikoen edo organo baliokideen lehendabiziko errekerimenduarekin ordaintzeko konpromisoarekin, administrazio publikoen kontratuen legerian, berau garatzen duten arauetan eta Gordailuen Kutxa Orokorren araudian aurreikusitakoari jarraikiz.

Abal hau indarrean egonen da (aipatu kontratazio organoa) edo haren izenean jarduteko legez gaituak itzultzeko edo kitatzeko baimena ematen duen arte, Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legean eta legeria osagarrian ezarritakoarekin bat.

(Tokia eta eguna):

(Entitatearen izena):

(Ahalordedunen sinadura):

Gordailuen Kutxa Orokorren aholkularitza juridikoak ahalmenak askiestea:

Estatuko abokatuak:

Probintzia Data Zenbakia edo kodea:

2. ERANSKINA

Dokumentazio teknikoa

Izena ............, NAN zenbakia .........., herria ................ .............., helbidea .................

Nire ardurapean honako hau azaltzen dut:

Gesalatzen taxi zerbitzua egiteko lizentziaren baldintzak ezagututa, eskaintzaren sinatzaile gisa, esleipen-hartzailea izanen banaiz, hurrengo baldintza hauek betetzeko konpromisoa hartzen dut:

Ibilgailua elbarriak garraiatzeko egokitzeari buruz, gurpil-aulkiak jasotzeko plataformarekin:

Edukiera handierari buruz.

Zerbitzuaren eskaintzari buruz:

Alderdi teknologikoei buruz:

Gesalazko bizilagun izateari buruz:

Eta horrela jasota geldi dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, honako hau luzatu dut

Gesalatzen, 2008ko .......aren ......(e)an.

3. ERANSKINA

Proposamen ekonomikoaren eredua

Izena: ......................................., NANa ........., Nire izenean ez bada hau ordezkatuz: ................................, IFZ: .............................., Gesalatzen hiriko taxi zerbitzua egiteko lizentzia bat lehiaketa bidez emateko oinarriak ezagututa, lizentzia dela eta, hurrengo kopurua ordaintzeko konpromisoa hartzen dut (letraz eta zenbakiz):

................(e)n, 2008ko............aren .....(e)an.

Iragarkiaren kodea: L0810452