94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI ARANATZ

UE-11 urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, ikusita UE-11ko urbanizazio proiektua, Arquitrabek prestatua, hura hasiera batean onestea erabaki zuen 2008ko ekainaren 9an; orobat, hasierako onespenaren berri ematea ukitutako jabeei.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Etxarri Aranatzen, 2008ko ekainaren 17an.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0810599