94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

250/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Rafael Lara González, Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Kontsumoko Arbitraje Sistema arautzen duen maiatzaren 3ko 636/1993 Errege Dekretuaren 3.4 artikuluan ezartzen denez, Kontsumoko Arbitraje Batzordea bi pertsonek osatuko dute: batzordeburu batek eta idazkari batek. Kargu horiek administrazio publikoetako langileei eman beharko zaizkie. Batzordea zer administrazioren menpe dagoen, hark izendatu beharko ditu. Izendapena behar den aldizkari ofizialean argitaratuko da.

Irailaren 1eko 226/1997 Foru Dekretuaren bidez, Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari atxiki zitzaion Nafarroako Foru Komunitateko Kontsumoko Arbitraje Batzordea.

Otsailaren 28ko 99/1997 Foru Dekretuaren bidez, irailaren 1eko 226/1997 Foru Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarria aldatu zen. Honela geratu zen: "Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak izendatuko du Nafarroako Foru Komunitateko Kontsumoko Arbitraje batzordeburua, Kontsumoko Arbitraje Sistema arautzen duen maiatzaren 3ko 636/1993 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz".

Nafarroako Gobernuko lehendakariaren abuztuaren 16ko 12/2007 Foru Dekretuaren 9. artikuluak Nafarroako Foru Komunitateko departamentuen egitura ezartzen du. Halaber, adierazten du Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak baliatuko dituela Nafarroako Foru komunitateko administrazioak kontsumo arloan dituen eskumenak.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariaren urtarrilaren 8ko 1/2004 Foru aginduaren bidez, Rafael Lara González izendatu zen Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko buru.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Rafael Lara González, Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko burua, kargutik kentzea (2008ko ekainaren 30ean), berak eskatu baitu, eta egindako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Rafael Lara Gonzálezi eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Kontsumo Zerbitzuari, Kontsumoko Arbitrajearen Atalari eta Kontabilitate Zentroari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea ez duela bide administratiboa amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2008ko ekainaren 20an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0810035