94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARBIZU

E.U.-4 unitatea urbanizatzeko proiektuaren hasierako onespena

Arbizuko Udalak 2008-07-17an egindako osoko bilkuran Arbizuko Hirigintzako Udal Planeko E.U.-4 unitatea urbanizatzeko proiektua, Udalak sustatua, hasiera batez onetsi zuen.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 167. artikuluak xedatutakoa betez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hogei eguneko epean interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak egin ahalko dituzte.

Arbizun, 2008ko uztailaren 18an.-Alkatea, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0811232