94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

100/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 27koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Itziar Amonarriz Gorria andrea, Hezkuntza Departamentuko Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko Bizikidetzarako eta Balioetan Oinarritutako Hezkuntzarako Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Herri Administrazioen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian, xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuen, bulegoburuen eta ataletik beherako beste unitateetako buruen bitarte baterako izendapenak kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak eginen ditu, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Itziar Amonarriz Gorria andrea, Hezkuntza Departamentuko Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko Bizikidetzarako eta Balioetan Oinarritutako Hezkuntzarako Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntza Departamentuko Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendariari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegora, Kontrol Administratiboaren Bulegora eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Bulegora; Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzuko Irakasle Funtzionarioen Nomina Bulegora eta Gizarte Aseguruen Bulegora eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 27an.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0810595