94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

SARTZE

Alkatearen bilkura-sarien aldaketa

Sartzeko Udalak alkatearen bilkura-sariak aldatzeko erabakia hartu zuen 2008ko ekainaren 26ko bilkuran; hona hemen:

1. Alkatearentzat, osoko bilkuretan, kontratazio mahaietan eta, Osoko Bilkurak Udalaren ordezkari izendatuta, bileretan parte hartzeagatik; betiere, beste entitate publiko baten aldetik saririk jasotzen ez badu: 636,64 euro, eta gehienez ere 3.819,87 euro.

2. Diru kopuru horiek gastu gisa ordainduko dira eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsirik geldituko dira, 22/1998 Foru Legearen 14. artikuluarekin bat.

3. Erabaki honek atzerako eragina izanen du, 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina.

4. Erabaki honek gai honi buruz 2007-07-04an hartutakoa aldatzen du.

5. Tramita bedi erregelamenduaren arabera eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Sartzen, 2008ko ekainaren 30ean.-Alkate udalburua, Juana María Indurain Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L0810573