94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BURLATA

Alkatetzaren eskuordetzea

Udal honetako alkateak dekretua eman du 2008ko ekainaren 25ean. Hona hemen testua:

1. Silvio Lozano Calvo bigarren alkateordea eskuordetzea, alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunetarako, 2008ko ekainaren 30etik uztailaren 6ra bitarte, biak barne.

2. José Manuel Urroz Barasoain lehen alkateordea eskuordetzea, alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunetarako, 2008ko uztailaren 7tik 13ra, biak barne.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 47. artikuluan, 44. artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioak izan ditzan.

4. Erabaki hau Interesdunei jakinaraztea.

Burlatan, 2008ko ekainaren 25ean.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0810602