94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa Ur Zerbitzuaren Erregelamenduaren Testu Bateginean. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2008ko maiatzaren 30ean Lizarrako Udalaren bilkura aretoan egin batzar orokor arruntean eta legezko quouma zuela, erabaki zuen, bertzeak bertze, hasiera batez onestea Ur Zerbitzuaren Erregelamenduaren Testu Bategineko aldaketa.

Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da Entitatearen Idazkaritzan, 30 eguneko epean egon ere, hau argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.

Jendaurreko aldi horretan inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betikoz onetsitzat joko da, bertzelako erabaki espresurik gabe, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikulu aipatuarekin bat.

Lizarran, 2008ko uztailaren 1ean.-Mankomunitateko burua, Fidel Muguerza Rivero.

Iragarkiaren kodea: L0810605