94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZKOIEN

Taberna eta kafetegien terrazetako zoru, hegalkin eta zorupeko okupazioa arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketa. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2008ko ekainaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen zoru, hegalkin eta zorupeko okupazioaren ordenantza fiskaleko aldaketa, tabernetako terrazei eta aisiako beste jarduera batzuei dagokien tasa aldatu baita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Udalaren kirol instalazioetako prezio publikoak arautzen dituen ordenantzako aldaketa behin betiko onetsiko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Azkoienen, 2008ko ekainaren 30ean.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0810633