94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZKOIEN

Azkoiengo Udalaren Musika Patronatuaren 2008/2009 ikasturteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2008ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Azkoiengo Udalaren Musika Eskolako Patronatuaren 2008-2009 ikasturteko tasen aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Udalaren kirol instalazioetako prezio publikoak arautzen dituen ordenantza behin betiko onetsiko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Azkoienen, 2008ko ekainaren 30ean.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0810570