94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

86/2008 FORU DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, Luis Iza Dorronsoro Hezkuntza Departamentuko Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1. artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik eta izendapen askeko sistema erabiliz, kasuan kasuko departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Hezkuntza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko uztailaren 15ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Luis Iza Dorronsoro Hezkuntza Departamentuko Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko uztailaren 15ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0811088