94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MENDIGORRIA

Laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako aldaketa

Mendigorriko Udalak, 2008ko apirilaren 4ko osoko bilkura arruntean, aldaketa egitea erabaki zuen laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan, 15 urteko epea jartzeko nekazaritza ekologikoa eta egurra errentan emateko.

Erabakia jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten.

Iragarkia 2008ko 56. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 5ean. Jendaurreko epeak iraun duen bitartean ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.c) artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendigorrian, 2008ko ekainaren 30ean.-Alkate udalburua, Javier Osés Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0810627