94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GESALATZ

Udal ordenantza, elbarrien ibilgailuendako aparkatze txartelak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2008ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Elbarrien ibilgailuendako aparkatze txartelak arautzen dituen udal ordenantza. Iragarkia 2008ko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, apirilaren 11n.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

ELBARRIEN IBILGAILUENDAKO APARKATZE TXARTELAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1.-Xedea.

-Elbarrien ibilgailuendako aparkatze txartela eskuratzeko interesa dutenek Gesalazko Udalari eskatu beharko diote.

Eskaeraren helburua izanen da elbarri bat garraiatzen duen ibilgailua aparkatzeko txartel berezia lehen aldiz eskuratzea edo berritzea, ezgaitasuna dutenei aukera berdintasuna eta gizarteratzeko bideak zor baitzaizkie.

Toki eta erkidegoko entitateek dute dokumentazioa egiteko ardura.

2.-Araudia.

Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko Foru Legea (uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea, 1988ko 283. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, azaroaren 28koa), Europako Batasunak 1998ko otsailaren 26an eman EEAO C 62/24 gomendioa, Ezgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartela sortzeari buruzkoa.

3.-Hartzaileak.

-Elbarritasuna duen edozein pertsona fisiko, joan-etorrian ibili behar duena edo garraiatu beharrekoa.

-%33ko edo gehiagoko elbarritasun maila izatea.

-Elbarritasunaren lesio iraunkorrek honako hauei eragitea: zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoak, eskumakila edo protesiak erabiltzea, eta abar.

4.-Aurkeztu beharreko agiriak.

-Elbarritasunaren ziurtagiriaren fotokopia eta jatorrizkoa.

-Gidabaimen eguneratuaren fotokopia eta jatorrizkoa.

-Ibilgailuaren zirkulatzeko baimenaren fotokopia eta jatorrizko agiria.

-NANaren fotokopia.

-Argazkia.

-Eskaera familiako batek edo zaintzaile batek egiten duenean, elbarriaren eta eskatzailearen arteko loturari buruzko datuak sartuko dira.

Muetzen, 2008ko ekainaren 16an.-Alkatea, Mariví Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L0810563