94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

800/2008 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Muru Artederretako egungo sarea Mendibilgo deribazio etxolaraino luzatzea eta Aragoi Ibarreko Mankomunitatea izandakoa Mairagako Mankomunitatearen sarearekin lotzea" izeneko proiektua behin betikoz onesten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak martxoaren 14an emandako 335/2008 Ebazpenaren bidez "Muru Artederretako egungo sarea Mendibilgo deribazio etxolaraino luzatzea eta Aragoi Ibarreko Mankomunitatea izandakoa Mairagako Mankomunitatearen sarearekin lotzea" izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen hamabost egunez.

Epe horretan ondoko alegazio hauek jaso dira. Hona hemen erantzunak:

1.-María del Soto Maldonado Yanguas, Caparrosoko 9. poligonoko 1034. lurzatiko CA-54 finkako jabeak, kolektorea bertan den paretarekiko paralelo, eta ez bihurgunean joan dadila eskatzen du.

Alegazioari erantzunez, ontzat hartu eta hodiaren trazadura aldatu da, modu honetan hodiak ukitutako lurzatia paretarekiko perpendikularki gurutzatuko du, hodiaren bihurketa lurzatitik kanpo eginez.

2.-Javier Adrián Marín, Javier Marín Iriso eta Ana María Luqui Marco, Caparrosoko finka batzuetako jabeek, hurrengo hau eskatzen dute:

Obrak hasi baino lehen lurrean aldi baterako okupaziorako eremuak eta kutxetak jarriko diren puntuak markatzea. Obraren beharrak direla eta, okupazioa adierazitakoa baina handiagoa balitz, aldez aurretik jabeei baimena eskatzea. Obrak bukatu eta gero lurzatiak okupazioa baino lehenagoko egoera berean geratzea. Okupazioa bukatu eta gero ukitutako eremua berdintzea.

Alegazioari erantzunez hurrengo hau adierazi da: zuinketa aldian hodiaren trazadura, kutxetak eta obrak egin bitartean aldi baterako hartutako lur eremua ziriztatuko da.

Obrak bukatu eta gero, hodia bertatik igaro dela eta, ukitutako lurzatiak egokituko dira eta egindako lanen oniritzia eskatuko zaie jabeei.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Muru Artederretako egungo sarea Mendibilgo deribazio etxolaraino luzatzea eta Aragoi Ibarreko Mankomunitatea izandakoa Mairagako Mankomunitatearen sarearekin lotzea" izeneko proiektua behin betikoz onestea eta aurkeztutako alegazioak ebazpen honen azalpen zatian ezarritakoaren arabera ebaztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Olorizko eta Caparrosoko udalen eta Mairagako-Erdialdeko Mankomunitateko iragarki oholetan argitaratzea.

3. Ebazpen hau alegaziogileei, Olorizko eta Caparrosoko udalei eta Mairagako-Erdialdeko Mankomunitateari jakinaraztea. Horrekin batera adierazten zaie administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2008ko ekainaren 25en.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F0810383