94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

70/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa, Osasun kontseilariak emana, Osasun kontseilariak maiatzaren 9an emandako 56/2008 Foru Aginduan ikusitako akats bat zuzentzen duena. Foru Agindu horren bidez "Solchaga jenerala" anbulatorioaren izena aldatu eta "Alejandro San Martín doktorea" anbulatorioa izena eman zitzaion.

Maiatzaren 9ko 56/2008 Foru Aginduaren bidez "Solchaga jenerala" anbulatorioaren izena aldatu eta "Alejandro San Martín doktorea' anbulatorioa izena eman zitzaion. Foru agindu hori 2008ko 72. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 11koan.

"Alejandro San Martín doktorea" osasun zentroaren izenean akats bat egin dela ikusirik, "Alejandro San Martín doktorea" anbulatorioa bezala agertu baita, bidezkoa da zuzentzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Espezializatuaren zuzendariak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. "Solchaga jenerala" anbulatorioaren izena aldatu eta "Alejandro San Martín doktorea" anbulatorioa izena emateko, Osasun kontseilariak maiatzaren 9an emandako 56/2008 Foru Aginduan egindako akats materiala zuzentzea. Horrenbestez, haren lehengo atala honela geldituko da:

"1.-'Solchaga jenerala" osasun zentroari izena aldatu eta "Alejandro San Martín doktorea" osasun zentroa izena ematea".

2. Foru agindu hau jakinaraztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Laguntza Espezializatuaren zuzendariari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar dituen ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, 2008ko ekainaren 19an.-Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F0809952