94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

311/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emaniko ekainaren 12ko 319/2007 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, eragile eta elkarte pribatuek sustatutako oihaneko jardueratarako laguntzen araubidea ezarri zen 2007-2013ko aldirako.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, ekainaren 12an emaniko 319/2007 Foru Aginduaren bidez, eragile eta elkarte pribatuek sustatutako oihaneko jardueratarako laguntzen araubidea ezarri zuen 2007-2013ko aldirako.

Haren aplikazioa ezarri zenetik kanpaina bat iragan delarik, beharrezkoa da zenbait aldaketa egitea laguntzen araubidea eraginkorragoa izan dadin, besteak beste honakoak:

1. Beharrezkoa da espediente bakoitzean diru-laguntza jaso dezaketen gehieneko zenbatekoen muga kentzea, laguntza hauen xedea oihan jarduera sustatzea delako. Zenbatekoak mugatzeak oihan jabe aktiboenen jarduteko gaitasuna murriztea dakar. Horrez gain, eskaerak banakako ebaluazioaren sistemaren bidez tramitatzeak bermatzen du gehieneko zenbateko hori kentzeak ez duela ekarriko aurrekontu kreditu faltaren ondorioz eskatzailerik kanpoan gelditzea.

2. Eskaera bat aurrekontu ekitaldi batean edo beste batean sartzeko epeak aldatu behar dira, edozein espedienteren tramitazioan eraginkortasun administratiboa hobetze aldera.

3. Titularrek aldez aurretik izan behar dute prozeduraren inguruko zenbait konturen berri, espedientean sartutako jarduketak antolatzeko modua baldintzatu baitezakete.

Horrez gain, aldaketa honek 319/2007 Foru Agindua argitaratzean egindako akats tipografikoak ere zuzenduko ditu.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2007-2013ko aldirako, eragile eta elkarte pribatuek sustatutako oihaneko jardueretarako laguntzen araubidea arautzen duten oinarriak, foru agindu honen eranskinean zehaztutakoak, aldatzea.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea. Foru agindu honen aldaketa oihan jardueretarako laguntzen 2008-2009ko kanpainan eta hurrengoetan izanen da aplikatzekoa.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari eta Idazkaritza Teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2008ko ekainaren 17an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

1. ERANSKINA

2007-2013ko aldirako, eragile eta elkarte pribatuek sustatutako oihaneko jardueratarako laguntzen araubidea arautzen duten oinarrien aldaketa

Lehena.-Bigarren oinarria. Diru-laguntzen modalitateak. 4. puntua. D modalitatea: Dokumentazio teknikoa egitea eta obra zuzendaritza. D.1. Dokumentazio teknikoa egitea. Beste atal bat gehituko da.

-Dokumentazio teknikoari dagokion diru-laguntza ordainduko da baldin eta espedientean sartutako beste ekintza bat, gutxienez, ordaintzen bada.

Bigarrena.-Bigarren oinarria. Diru-laguntzen modalitateak. 5. puntua. E modalitatea: Natura Sareko neurriak. Bigarren atala. Testu hau izanen du:

-Natura Sareko neurrien aurrekontu osoa gehienez ere 25.000 eurokoa izanen da eskaerako.

Hirugarrena.-Hirugarren oinarria. Diru-laguntzen zenbatekoa. 1. puntua. Testu hau izanen du:

1.-Laguntzaren xede den inbertsioaren gutxieneko muga 1.000 eurokoa izanen da, aurreko kanpainetan Diru-laguntzen xede izan diren basoberritzeak mantentzeko lanetan izan ezik.

Laugarrena.-Laugarren oinarria. "Laguntzetarako eskaerak". 2. puntua. Epeak. Lehen eta bigarren paragrafoak. Testu hau izanen dute:

2.-Epeak. Deialdiaren epeak irekita egonen dira 2013. urtera arte. Urtero abuztuaren 1a baino lehen jasotzen diren eskaerak hurrengo urteko aurrekontuaren kargura ebatziko dira, salbu eta jarduketak amaitu eta aurrekontuan dirua baldin badago ordainketa egiteko. Kanpaina honetan, 2008-2009koan, 2008ko kanpainaren barruan 2008ko urriaren 1era arte aurkeztutako eskaerak onartuko dira.

Bosgarrena.-Laugarren oinarria. Laguntzetarako eskaerak. f) letra, lehen atala. Testu hau izanen du:

-Eskabidea (I. eranskina), jatorrizko espedientearen zenbakia eta eskatzailea aipatuz.

Seigarrena.-Seigarren oinarria. Lanen amaiera. 1. Epeak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa. Puntu honen lehen eta azken paragrafoek testu hauek izanen dituzte, hurrenez hurren:

1.-Epeak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

N delako kanpaina batean aurkeztutako eskaeretarako (N urteko abuztuaren 1a baino lehen, 2008-2009ko kanpainan izan ezik, 2008ko urriaren 1a izanen baita muga), lanak amaitzeko ezarri den epea N+1eko irailaren 1a izanen da; data horretan Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuan dokumentazio hau egon beharko da: (....).

N delako urteko abuztuaren 1etik aurrera aurkezten diren eskaeren kasuan (aurreko puntuan 2008ko kanpainarako deskribatutakoa kenduta), lanak amaitzeko eguna N + 2ko irailaren 1a da. Aurreko kasuko dokumentazio bera aurkeztuko da, eta epean ez aurkezteko ondorioak berberak izanen dira.

Salbuespen gisa eta arrazoiturik, kanpaina batean baimendutako lanak egiteko luzapenak eskatu ahal izanen dira. Luzapen horiek espresuki baimendu beharko dira Plangintza eta Laguntza Atalaren ofizio bidez, exekuziorako epe berria adieraziz bertan; espedientea hurrengo kanpainako aurrekontuaren kasuan kasuko kontusailaren kargura ordaintzea ekar dezake horrek, osorik nahiz zati batean.

Zazpigarrena.-Seigarren oinarria. Bigarren puntua. Bigarren atala. Testu hau izanen du:

-Baliabide berekiez egindako lanen zinpeko aitorpena, honako hauek zehaztuz: lan motak, kostuaren estimazioa, gauzatu zituzten pertsonen kopurua eta lanean emandako orduak (VIII. eranskina)

Zortzigarrena.-Zortzigarren oinarria. Onuradunaren betebeharrak. Oinarrian ageri den azken letra zuzendu da. Lehen f) letra zena hemendik aurrera g) letra izanen da.

Bederatzigarrena.-Bederatzigarren oinarria. Diru-laguntzen kontrola. 2. puntua: 11/2005 Foru Legearen idatz-zatien izenean akats bat zuzendu da. Testu hau izanen du:

2. Aurreko artikuluan ezarritako konpromisoak ez betetzeak berarekin ekar dezake emandako diru-laguntza ukatzea edo jasotako diru-laguntzak itzuli beharra, osorik nahiz zati batean, kasuen arabera, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen II. tituluarekin bat, berandutzako interesak barne direla nahiz ez, bidezkoa denaren arabera."

Hamargarrena.-Hamargarren oinarria. Basoberritzeak: 7. puntua. Makaldiak. Lehenengo paragrafoa. Testu hau izanen du:

-Urteko aretzeak eta belar-sastrakak garbitzea eta hurrengo urtekoak ere diruz lagunduko dira (eskaerako ekitaldi bakoitzeko bi aretze edo bi garbiketa), eta ekintza bereizi gisa aurkeztuko dira.

Hamaikagarrena.-Hamalaugarren oinarria. Hirugarren atala: IV. eranskina dioen tokian III. eranskina esan behar du.

Hamabigarrena.-Hamalaugarren oinarria. Bosgarrenetik zortzigarrenera bitarteko atalak. Zenbakiak zuzendu dira. Testu hau izanen dute:

-Kasu hauetan ez da diru-laguntzarik emanen ilarako landaketetarako:

a) Bertako landaretza edo elementuak badira kontserbatu beharko liratekeenak.

b) Estepa eremuetan daudenengatik edo estepa eremuan egin nahi direnengatik.

c) Erabat edo hein batean areketan sartuta baldin badaude."

Hamahirugarrena.-Hemeretzigarren oinarria. Diru-laguntza jaso dezaketen ekintzen deskribatzailea.

Ekintzen deskribatzailearen egungo 5. eta 6. ilaren testua aldatu da. Hauxe da orain:

MODALITATEA EKINTZA AZPIEKINTZA

A. 1. Ha. Mantentze lanak (makaldiak izan ezik). Udako garbiketak

Epe luzeko espezieak. eta beste

Hutsarteak

birlandatzea

A. 1. Ha. Mantentze lanak (makaldiak izan ezik). Udako garbiketak

Epe erdiko espezieak eta beste

Hutsarteak

birlandatzea

Hamalaugarrena.-Hemeretzigarren oinarria. Diru-laguntza jaso dezaketen ekintzen deskribatzailea.

Diru-laguntza jaso dezaketen ekintzei beste bat gehitu zaio:

MODALITATEA EKINTZA AZPIEKINTZA

A. 1. Ha. Belar-sastrakak kentzea makaldietan

(2 garbiketa)

Iragarkiaren kodea: F0809974