94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

117/2008 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 18an emandako 95/2008 Ebazpenaren 9.1. oinarrian atzemandako akatsa zuzentzeko baimena ematen duena. Ebazpen haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari tekniko izateko lanpostuak, egun tramitatzen ari den lekualdatze lehiaketan hutsik gelditzen direnak, oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 18an eman 95/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari tekniko izateko lanpostuak, egun tramitatzen ari den lekualdatze lehiaketan hutsik gelditzen direnak, oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Ebazpen hori 2008ko 82. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 4an.

Akatsa atzeman da 9.1. oinarrian, herri lanetako ingeniari tekniko lanpostuak aipatzen baitira deialdiaren xedea nekazaritzako ingeniari tekniko lanpostuak betetzea denean. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2. artikuluan xedatutakoarekin bat (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena), bidezkoa da akatsa zuzentzea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzak erabiliz, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Administrazio Publikoaren zuzendari kudeatzaileak ekainaren 18an emandako 95/2008 Ebazpeneko 9.1. oinarrian atzemandako akatsa zuzentzea.

Honela dioen tokian:

"9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko arauetan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, herri lanetako ingeniari tekniko lanetan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da."

Honela behar du:

"9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, nekazaritzako ingeniari tekniko lanetan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da."

2. Ebazpen honen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko uztailaren 15ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: F0811102