94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Digestio Aparatuaren Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Digestio Aparatuaren Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz (2008ko 15. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 1ean argitaratutako deialdia), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena aurkeztu du.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Digestio Aparatuaren Laguntza Ataleko buru izateko lanposturako Antonio Arin Letamendia izendatzeko proposamena onesten da.

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 25ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José Mª Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0810569