94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

114/2008 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, suhiltzaile kabo izateko 20 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten duena. Deialdia Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileak urriaren 18an emandako 185/2007 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileak, urriaren 18an emandako 185/2007 Ebazpenaren bidez, suhiltzaile kabo izateko 20 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitarartu zen, abenduaren 14koan. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, maiatzaren 12ko 65/2008 Ebazpenaren bidez izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen, ez baitzegoen izangai bazterturik.

Merezimenduak baloratzeko prozesua amaiturik, epaimahaiaren aktak eta izangaiek 2008ko ekainaren 23an aukeratu dituzten herriak ikusirik, eta ekainaren 19ko 38/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Estatutuen bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lanpostuak zerrenda honen arabera esleitzea:

DEITURAK ETA IZENA LANPOSTUA DESTINOA

ITURRIAGA ARRABAL, CARLOS 7141 ALTSASU

LASA LECUMBERRI, ANGEL RAUL 6068 AURITZ

LEONE SANZ, MIGUEL 7573 LIZARRA

AQUERRETA CHASCO, JESUS MIGUEL 7571 LODOSA

DIEZ DE URE ERAUL, JON 6917 ORONOZ

IRIARTE DIAZ, JOSE ANTONIO 6074 IRUÑA

ESPARZA LEIBAR, JOKIN (GRA) 480 IRUÑA

ARISTU ESEVERRI, PEDRO AGUSTIN 7944 IRUÑA

SAN MARTIN MARTINEZ DE MARIGORTA, JAVIER 6076 IRUÑA

OJUEL MARIN, CARMELO (GRA) 6075 IRUÑA

LOPEZ EZCARAY, JUAN MANUEL 6064 AZKOIEN

ASURMENDI VIAÑO, ANGEL 5747 ZANGOZA

SALCEDO LAINEZ, SERGIO 6395 TUTERA

GIL PEREZ-NIEVAS, ISMAEL 6077 TUTERA

LOPEZ BARBERO, MARIANO 6078 TUTERA

2. Zerbitzuaren beharrak direla-eta, suhiltzaile kaboak beren lanpostu berrian 2008ko uztailaren 1ean hastea.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barne zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea interesdunei, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Langileriaren Erregistro Atalera, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari , Nafarroako Larrialdietako Agentziako Kudeaketa Zuzendaritzari eta Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zuzendaritzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 24an.-Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea, David Sainz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0810285