94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2056/2008 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Jose Javier Pérez Remondegui jauna, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Kontratuen Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuak onetsi zituen 184/2007 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat, Agentzia horren zuzendari kudeatzaileak du izendapenak eta kargu-uzteak agintzeko eskumena.

EBATZI DUT:

1. Jose Javier Pérez Remondegui jauna, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Kontratuen Ataleko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2008ko ekainaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Langileria Atalera eta Giza Baliabideen Kudeaketa Zuzendariordetzara, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta honek dituen Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Idazkaritza Teknikoko Administrazio Aferetarako Bulegora, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 30ean.-Zuzendari kudeatzailea, Begoña Rodríguez Marcos.

Iragarkiaren kodea: F0810607