94. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

80/2008 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Pilar Belloso Herce andrea Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomiko eta Erregistrorako Unitateko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean, ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta apirilaren 10eko 16/2006 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. María Pilar Belloso Herce andrea Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomiko eta Erregistrorako Unitateko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Osasun Departamentuko Idazkaritza Teknikora, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzura.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 27an.-Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0810476