93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

2183/2008 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, kaleko argietan energia aurrezteko jarduketetarako diru-laguntzen 2007ko deialdia onesten dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuak, 2008ko otsailaren 26an, lankidetzarako esparru-hitzarmen bat sinatu zuten, Energia Aurrezteko eta Eragimenez Erabiltzeko Estrategiako 2008-2012 urteetako Ekintza Planean (PAE4+) aurreikusitako jarduketak zehaztu eta abian jartzeko 2008-2012 urteetan.

E4aren azken helburua da gure eragimena handitzea energiaren kontsumoan, gure energia sistema iraunkorragoa izateko (ingurumenean eragin txikiagoa eta klima aldaketan ondorio gutxiago), lehiakorragoa (ondasunak eta zerbitzuak sortzeko energia gutxiago behar delako) eta segurua (gehien-gehienak kanpotik ekartzen ditugun baliabideekiko mendekotasuna murrizten delako).

Testuinguru horretan, energiaren arloko jarduketak egin nahi dira energiaren kontsumoa eta beraz intentsitate energetikoa (energia kontsumoaren eta barne produktu gordinaren arteko erlazioa) gutxitzeko. Neurrien artean diru-laguntzen deialdi hau dago besteak beste.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 17. artikuluan xedaturikoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, 2008ko ekainaren 30eko Erabakiaren bidez, plan horri dagozkion diru-laguntzak banan-banan ebaluatzeko araubidean ematea erabaki zuen.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Kaleko argietan energia aurrezteko jarduketetarako diru-laguntzen 2008ko deialdia onestea. II. eranskinean aipatzen dira.

2. Diru-laguntzak emateko oinarriak onestea. Oinarri horiek ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

3. Ebazpen honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, 332.500 euroko gastua onestea, 2009ko gastuen aurrekontuetako kontu-sail hauen kontura (kontu-sail horiek 2008ko gastuen aurrekontuetako kontu-sailen baliokideak dira), honela banaturik:

-810003-81140-7609-425200, "Toki entitateentzako transferentziak, energiaren aurrezki eta eragimenean inbertitzeko", 310.000 euro.

-810003-81140-4609-425200, "Auditoretza energetikoak eta bideragarritasun azterlanak toki entitateetan", 22.500 euro.

Zenbateko horiek taula honen arabera banatuko dira, neurri bakoitzean (Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuaren funtsak 2009ko banatuko dira, azalpen zatian aipatzen den hitzarmenaren arabera).

41

Kaleko argietarako instalazioak berritzea

1182

310.000

0

310.000

42

Kaleko argiak kudeatu eta mantentzeko planak, auditoretzak eta bideragarritasun azterlanak

1183

15.000

7.500

22.500

GUZTIRA

325.000

7.500

332.500

Baliabide horiek kontu-sail edo neurri batetik bestera pasatzen ahal dira, mota bakoitzeko eskabideen kopuruak hala eskatzen duenean.

Halaber, 2009ko ekitaldian kontu-sailetan izaten ahal den dirua deialdiaren hasieran aurreikusitakoari gehitzen ahalko zaio.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ebazpen honek ez du bide administratiboa agortzen. Haren aurka interesa duten administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2008ko uztailaren 2an.-Enpresa zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

I. ERANSKINA

Kaleko argietan energia aurrezteko jarduketetarako diru-laguntzak 2008an emateko oinarri arautzaileak

1. oinarria. Xedea.

Diru-laguntza honen onura publikoko xedea da kaleko argietan energiaren kontsumoa murriztea helburu duten inbertsio eta gastuak bultzatzea, Nafarroako energiaren eragimena eta intentsitatea murrizteko.

Horretarako, neurri hauek zehaztu dira (neurri horien ezaugarriak deialdiko II. eranskinean ageri dira):

41 Kaleko argietarako instalazioak berritzea.

42 Kaleko argiak kudeatu eta mantentzeko planak, auditoretzak eta bideragarritasun azterlanak.

2. oinarria. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Diru-laguntza hauen onuradun izaten ahalko dira kaleko argietan energiaren kontsumoa murrizteko inbertsio eta gastuak egiten dituzten Nafarroako toki entitateak.

3. oinarria. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen kostuak, burutzeko epea eta laguntzen zenbatekoak.

1. Diru-laguntzen xede izanen dira II. eranskinean zehaztutako neurrietan adierazi eta aplikatzekoa den araudian ezarritako baldintzak betetzen dituzten inbertsio eta gastuak, Nafarroan egindakoak.

BEZa diru-laguntzaren xede izan daitekeen kostutzat joko da, baldin eta onuradunak ezin badu berreskuratu. Horretarako, BEZa kostu kengarri gisa ez duten toki entitateek hori frogatzen duten agirien kopia aurkeztuko dute. Hainbanaketa araubidean badaude, kostu hori kalkulatzeko oinarria izanen da diru-laguntza eman aurretik amaitu den azken ekitaldiko behin betiko hainbanaketa. Kasu horretan, azken emaitza aurkeztu beharko dute haien betebehar fiskalen likidazioan.

Ez dira behin ere diru-laguntzen xede izanen:

-Inbertsioaren ondoriozko gastu finantzarioak.

-Oro har, argi eta garbi zehazten ez diren gastuak edo inbersioaren helburu energetikoak lortzeko xede zuzena ez dutenak. Betiere Enpresa Zuzendaritza Nagusiaren irizpidea nagusituko da dudarik izanez gero.

2. Diru-laguntza jasotzen ahal duen inbertsioa edo gastua egiteko epea 2007ko irailaren 16tik 2008ko abuztuaren 14 artekoa izanen da.

Horretarako, jarduketa batzuek luzaz iraun dezaketenez, hura bukatzen deneko eguna hartuko da erreferentziatzat, lehen aipatu den epean izan beharko duena. 2007ko irailaren 16a baino lehen buruturiko inbertsioak ere biltzen ahalko dira. Obra 2009ko abuztuaren 14aren ondoren bukatzen bada, inbertsioa egiteko jarritako epetik kanpo dagoela joko da, eta geroko laguntzak eskatzen ahalko dira.

3. Laguntzen zenbatekoa neurri bakoitzerako II. eranskinean zehazten dena izanen da.

4. oinarria. Eskabideen aurkezpena.

1. Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2008ko urriaren 15ean (biak barne) bukatuko da.

Eskabideak eta bestelako agiriak Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko erregistroan aurkeztuko dira (Tomás Caballero parkea, 1, 31005 posta kodea, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako lekuetako batean.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

2. Eskabideak ereduarekin bat beteko dira, deialdi honetako sektore eta neurri bakoitzaren arabera. Hona hemen non atzeman daitezkeen:

-Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Erregistroan (Iruñeko Tomás Caballero parkeko 1ean).

-www.cfnavarra.es/industria/areas/energia/index.htm webgunean, "Energia aurrezteko jarduketetarako laguntzak" izeneko atalean.

Eredu horietan, eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa zehazten da.

5. oinarria. Diru-laguntzaren xedea.

Diru-laguntza hau banakako ebaluazioaren bidez tramitatuko da. Eskabideak hartu ahala banatuko da diru-laguntza aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean. Horretarako, deialdi honetan aipatzen den neurri bakoitza hartzeko hurrenkera bana bereiziko da.

Diru-laguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Enpresa zuzendari nagusiari dagokio. Ebazpena beranduenez ere eskabidea aurkezten den datatik sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da.

Epe horretan eskatzaileari berariazko ebazpenik jakinarazi ezean, eskabideak administrazioaren isiltasunaren bidez onartu direla ulertuko da.

Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, interesa duten administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

6. oinarria. Justifikazioa eta diru-laguntzaren ordainketa.

1. Onarturiko diru-laguntza kobratzeko eskubidea izateko, onuradunak frogatu beharko du diru-laguntzaren xede den jarduketa egin egin duela, 2009ko abuztuaren 31 baino lehen agiri hauek aurkeztuz:

a) Diruz lagundutako inbertsio edo gastu osoari dagozkion fakturen fotokopiak eta ordaindutakoaren frogagiriak, aukeragarritzat jotzen den aurrekontuaren erdiari dagozkionak, gutxienez. Ordainketa osoa transferentzia bidez edo dirua bankuan sartuta egin beharko da, eta ez da eskudiruz egindako ordainketarik onartuko.

Salbuespen gisa, ordainagiri gisa honako hauek onartuko dira: diru-laguntzaren inbertsio edo gastuaren harrera agiria, inbertsio edo gastu hori pagatzeko ebazpena edo udal edo kontzejuko alkate edo idazkariaren erantzukizuneko aitorpena, diru-laguntzaren xede den jarduketa burutu dela eta 2009ko urriaren 31 baino lehen pagatuko dela dioena. Kasu horietan, onuradunak diru-laguntzaren xede den inbertsio edo gastua osorik pagatu duela frogatzen duten agirien fotokopiak aurkeztu beharko ditu.

Aurkeztutako ordainketek diruz lagundutako inbertsio edo gastu osoa estaltzen ez badute, 2008ko abenduaren 31 baino lehen justifikatu beharko dira.

b) Diru-laguntza emateko ebazpenean zehazten den beste edozein agiri.

2. Ezarririko modu eta epean hala justifikatu ezik, diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

3. Egiaztagiriak aztertuta, Eragimenaren eta Energia Berriztagarrien Atalak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Enpresaren zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten eginbeharrak bete dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko da.

7. oinarria. Onuradunen betebeharrak eta haiek ez betetzearen ondorioak.

Onuradunek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

Diru-laguntza emateko ebazpenean, arau hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarririko betebeharrak bete ezik, onartutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege hartako 35. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharrak hein batean bete ezik, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriro ere zehaztuko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa itzuliko.

Arauak ez betetzeagatik emandako diru-laguntzak kobratzeko eskubidea galdu eta kopuru horiek askatuz gero, aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik hasiera batean ezetsi ziren eskabideetarako erabiltzen ahalko dira.

8. oinarria. Diru-laguntzaren bateraezintasuna.

Ondasun beretarako, deialdi honetako diru-laguntzak ez dira bateragarriak energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioetarako inbertsioetarako diru-laguntzekin eta Nafarroako Gobernuaren energiaren aurrezkiaren eta eragimenaren arloko jarduketetarako aurreko diru-laguntzekin.

Jarduera bera egiteko bateragarriak diren diru-laguntza batzuk hartzen direnean, diru-laguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, dirusarrera edo berezko baliabide batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

9. oinarria. Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri hauen aurka interesa duten administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

10. oinarria. Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Eragimenaren eta Energia Berriztagarrien Atala Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren webgunean jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak, ondokoak zehaztuta: deialdia, laguntza aurrekontuko zein programari eta kredituri egotziko zaion, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

II. ERANSKINA

Deialdi honen xede diren neurrien azalpena

Neurriaren kodea: 41. -Kaleko argietarako instalazioak berritzea

1. Helburua.

Kaleko argietarako instalazioen energia kontsumoa murriztea, instalazio horiek berritzearen bidez, energiaren aurrezki eta eragimen irizpideak aplikatuz.

2. Diru-laguntzaren xede izan daitekeen kostua.

Kaleko argien energia elektrikoaren kontsumoa murriztea lortzen duten jarduketak. Jarduketok hauek izan daitezke, besteak beste:

-Merkurio lurrunezko lanparak eta ekipo osagarria kendu, eta presio handiko sodio lurrunezkoak paratzea.

-Etekin handiko argiak eta potentzia txikiagoko lanparak paratzea.

-Argiaren maila erregulatzeko sistemak paratzea, kaleetako jarduera gutxitzen denean bertako argi maila gutxitzen dutenak.

-Piztu eta itzaltzeko sistemak paratzea, erloju astronomikoaren, presentzia-detektagailuaren edo esku-sakagailuen bidez.

-Semaforoetan gaurko teknologia kendu eta LED teknologia paratzea, energiaren eragimena handituz.

Diru-laguntzaren xede izan daitezkeen kostutzat joko dira ekipoak, linea eta instalazio elektrikoak (beharrezko obra zibila barne) eta ingeniaritza proiektuak egitea.

Instalazio berriek aplikatzekoa den araubide hau errespetatu beharko dute eta bereziki, honako arau hauek: azaroaren 9ko 10/2005 Foru Legea, Argiteria gaueko ingurumena babestearren antolatzeari buruzkoa, eta irailaren 17ko 199/2007 Foru Dekretua, 10/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Toki entitate eskatzailearen arabera, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa hauxe izanen da:

BIZILAGUNAK DIRU-LAGUNTZAREN GEHIENEKO %

TOKI ENTITATEAN KOSTU HAUTAGARRIAREN GAINEAN

250 bizilagun bitarte %30

2.500 bizilagun bitarte %27

25.000 bizilagun bitarte %24

25.000 bizilagun edo gehiago %21

Hala ere, eskabideen kopuruagatik ahal bada, gehieneko portzentaje horiek %30 arte handituko dira. Handitze hori toki entitateko bizilagun kopuruaren alderantzizko hurrenkeran izanen da.

Udalerri horiek ebaluatzeko, Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren otsailaren 14ko 22/2008 Foru Aginduari jarraituko zaio. Foru agindu horrek Nafarroako kontzejuetako populazioaren zifrak, 2007ko urtarrilaren 1ari dagozkionak, ofizialtzat jotzen ditu.

Neurriaren kodea 42.-Kaleko argiak kudeatu eta mantentzeko planak, auditoretzak eta bideragarritasun azterlanak

1. Helburua.

-Kaleko argien bideragarritasun azterlanak eta auditoretzak: kaleko argietarako instalazioen energia aurrezteko gaitasuna zehaztea, instalazio horietako energiaren eragimenerako inbertsioei buruzko erabakiak hartzea errazteko.

-Kaleko argi berriak (berriak edo zaharrak) kudeatu eta mantentzeko planak: instalazio horien kudeaketa eta mantentze-lanak ahalik eta hobekien burutzea, ahalik eta energia gutxien kontsumitzeko.

2. Diru-laguntzaren xede izan daitekeen kostua.

Kanpoko ahokulariek kaleko argien ikerlanak, instalazioen bideragarritasun azterlanak eta auditoretzak eta kaleko argi berriak (berriak edo zaharrak) kudeatu eta mantentzeko planak prestatzea.

Eskabidea egiten duten toki entitateetako langile finkoen eta kontratudunen gastuak ez dira diru-laguntzaren xede izan daitekeen kostutzat joko.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Bideragarritasun azterlanaren, auditoretzaren edo planaren %75 arte, gehienez 25.500 euroko diru-laguntza, proiektu bakoitzeko. Portzentaje horretatik, %50 arte Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuak emandako funtsei egokituko zaio eta %25 arte Nafarroako Foru Komunitateak emandakoei. Gainerako kostua onuradunak hartuko du bere gain.

4. Inbertsioaren justifikazioa.

I. eranskineko 6. oinarrian zehaztutakoaz gain, ikerketaren, auditoretzaren edo planaren kopia aurkeztu beharko da, bai paperean bai euskarri informatikoan. Txosten horrek "Ondorioak eta gomendioak" izeneko atal berariazko bat eta instalazioak aurrezki eta eragimen irizpideei jarraituz mantentzeko planaren edo kontratuaren eredu bat bilduko ditu.

Iragarkiaren kodea: F0810701