93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Kontzesio administratiboa, UI VII/Trinitarios unitateko TP-3 lurzati Iruñerriko Mankomunitateari emateko, bertan hiri hondakinen bilketa pneumatikoaren sistema jar dezan eta haren kudeaketa eraman dezan, eta FCC-Ros Roca ABEEren hitzartutako kontzesioarekiko uko egitea

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko ekainaren 17an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 17-JUN-08 (20/UV)

"Ikusirik UI VII Trinitarios unitateko TP-3 lurzatiaren kontzesio administratiboari eginiko ukazioaren idatzia, FCC-Ros Roca aldi baterako enpresen elkarteak aurkeztua, eta orobat delako lurzati hori lagatzeko eskaera, Iruñerriko Mankomunitateak aurkeztua, eta bestetik ere, ikusirik Iruñeko Udalak eta Iruñerriko Mankomunitateak 2007ko abuztuaren 16an sinatutako hitzarmena, eta bi administrazio horiek eta FCC-Ros Roca aldi baterako enpresen elkarteak 2008ko otsailaren 18an sinatutako akordio markoa, horiek denak Iruñerriko alde zaharreko hiri hondakinen bilketa pneumatikoaren sistema jarri ahal izateko, eta ikusirik orobat, Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziaren Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak eginiko txostena, honako hau erabaki da:

1. FCC-Ros Roca aldi baterako enpresen elkarteak UI VII Trinitarios unitateko TP-3 lurzatiaren gaineko kontzesio administraboari aurkeztutako ukoa onartzea. Kontzesio hori Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko apirilaren 18an erabaki zuen.

2. UI VII "Trinitarios" unitateko TP-3 lurzatiaren erabileraren lagapena Iruñerriko Mankomunitateari ematea, alde zaharreko hiri hondakinen bilketa pneumatikoaren zerbitzuko bilketa zentroa, ez besterik, bertan jar dezan.

3. Kontzesio-hartzaileari jakinaraztea ezen kontzesioa indarrik gabe geldituko dela, eta Iruñeko Udalak bereskuratuko duela lurzatiaren gaineko jabari osoa, hain justu ere lurzatia ez bada erabiltzen kontzesioaren arrazoia izan den xede hartarako."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2008ko ekainaren 23an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0810250