93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Deialdia, ikastetxeetan eta ikastetxe nagusietan egindako lehiaketaren bitartez aukeratutako korrespontsal berriemaileei sariak emateko

Iruñeko Andre Alkate Udalburuak 2008ko ekainaren 20an onetsi zuen ikastetxeetan eta ikasle-egoitza nagusietan egindako lehiaketaren bitartez aukeratutako korrespontsal berriemaileei sariak emateko deialdia.

Deialdi honen xedea da Iruñeko Udalak korrespontsal berriemaileei sariak emateko prozedura garatzea da, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat, zeina Udalbatzak 2005eko azaroaren 3an egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsi baitzuen. Hartutako erabakia behin betiko bihurtu da, ez baita erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu, jendaurreko epean, betiere Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoa betez.

Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra 2006ko 21. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, otsailaren 17an.

1.-Xedea.

Behin aipatu lehiaketa egin eta gero, Iruñeko Udalaren asmoa hainbat sari ezartzea da, lehiaketa horretan aukeratu diren korrespontsal berriemaileei sari horiek emateko, korrespontsalia berriemailea abiatzeagatik.

2.-Sariaren modalitatea.

Korrespontsal berriemailearen kategoria ezarri da, modalitate generiko gisara, programa zein ikastetxetan garatzen ari den eta horietako bakoitzean.

Modalitate horren barruan, eta lehiaketa kudeatzen ari den taldeak proposaturik, sari gehigarri bat ezarriko da, ikasturtean zehar Korrespontsalia abiatzean eta horri segida ematean gailendu den korrespontsal-taldeari emateko.

Bukatzeko, beste modalitate bat ezarri da, zeinek bere korrespontsal berriemaileei gehien laguntzen dieten ikastetxeak saritzeko.

3.-Diru zuzkidura.

Deialdi honi gehienez ere 31.795 euro esleituko zaio, sarietarako esleitu ere, Udalaren Aurrekontuko 7145320/480000 kontusailaren kargura.

Kopuru hori zuzenean banatuko da, eskudirutan banatu ere, hainbat saritarako, ondoko eran:

-Oinarri hauetan eskatutako baldintzak betetzen dituzten korrespontsal berriemaileendako sariaren zuzkidura 480 euro izanen da.

-Bestalde, programari jarraipena eginen dion taldearen iritziz ikasturtean zehar Korrespontsalia abiatzean eta horri segida ematean gailendu den korrespontsal-taldeari 240 euroko sari gehigarria emanen zaio, taldekide bakoitzeko.

Kopuru hauei dagokien atxikipena aplikatuko zaie, PFEZ dela medio.

Halaber, kategoria berezi bat ezarriko da, bere korrespontsal berriemaileei gehien lagundu dieten ikastetxeak saritzeko, ondoko banaketarekin bat:

-Ikastetxe hoberenari, 455 euroko txartela, liburuak edo eskola-materiala erosteko.

-155 euroko lau txartel, programa honetako segimendu-taldeak egindako balorazioaren arabera hautatutako lau ikastetxeetarako, liburuak edo eskola-materiala erosteko.

4.-Izangaien betekizun eta betebeharrak.

Lehiaketa honetan parte hartzen ahal duten gazteek Iruñeko Udalak 2008ko martxoaren 5ean ebatzitako (RPEJ 3/EJ) ikastetxeetako eta ikastetxe nagusietako Korrespontsal berriemaileen lehiaketan sariren bat jasotakoak izan behar dute.

Diru-laguntza hauen izaera berezia dela-eta, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat, onuradunei ez zaie aplikatuko aipatu arauak ezarritako debekuak.

Behin lehiaketa honetan parte hartzeko hautatuak izan diren proiektuak abiatuta, korrespontsal berriemaileek 2008ko maiatzaren 30era bitarte eutsi beharko diote proiektuari; halaber, Gazteentzako Argibide bulegoan bertaratu beharko dira, gutxienez zenbat alditan bertaratzeko ezarri eta hainbestetan, eta bukaerako memoria aurkeztu beharko diote, egindako jardueraren gainean, programa kudeatzen duen taldeari.

5.-Epaimahaia.

Programari segimendua egiten dion taldeak, zeina Gazteria Etxeko Argibide bulegoaren berriemaileek osatua baita, lehiaketan zehar egindako segimenduaren emaitzak ikusita, sariak banatzeko proposamena aurkeztuko dio Gazteriako Zinegotzi Bereziari, hura baita Korrespontsalia berriemaileen lehiaketaren epaimahaiburua.

Zinegotziak Alkatetzaren ebazpen proposamen bat eginen du, eta bertan deialdi honetan ezarritako sarien gainean ebatziko du.

6.-Ebatzi eta jakinarazteko epea.

Ebatzi eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izanen da. Epea deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina hasiko da kontatzen.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluek agindutakoarekin bat jakinaraziko zaie eskatzaileei.

Lehiaketa honetan parte-hartzeak berekin dakar oinarri hauek erabat onartzea, bai eta Iruñeko Udalaren erabakiak ere, oinarriok interpretatzean sor liteken edozein zalantzaren aurrean.

7.-Errekurtsoak.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarriok eta lehiaketaren antolatzaileek horiek interpretatu eta aplikatzeko hartutako xedapenak oso-osorik onartzea.

Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako administrazio auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Iruñean, 2008ko ekainaren 20an.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0810420