93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

287/2008 FORU AGINDUA, uztailaren 15ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Ongizateko kontseilariak emana, gazte entitateek gazteentzako gizarte eta lan arloko integrazio eta orientazio programak garatzeko diru-laguntzen deialdiko 6. oinarria aldatu eta eskaerak aurkezteko epea luzatzen duena.

Maiatzaren 9ko 196/2008 Foru Aginduaren bidez gazte entitateek gazteentzako gizarte eta lan arloko integrazio eta orientazio programak garatzeko diru-laguntzen deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2008ko ekainaren 11n argitaratu zen, 72. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak txostena aurkeztu du, bertan aipatu deialdiaren 6. oinarria aldatzea proposatu du, aurkeztutako proiektuen burutzeko epeari buruzkoa, 2008an gauzatzen ari diren proiektuak aurkeztu ahal izateko, eta ez soilik deialdia ebatzi eta gero hasten diren proiektuak. Aldaketa honek lehia publikoaren aukerak zabaltzea ekarri ahalko du.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzen arabera,

AGINDU DUT:

1. Maiatzaren 9ko 196/2008 Foru Aginduaren bidez gazte entitateek gazteentzako gizarte eta lan arloko integrazio eta orientazio programak garatzeko onetsitako diru-laguntzen deialdiko 6. oinarria aldatzea, honelaxe geldituko dena:

"6. Proiektuak 2008an gauzatu beharko dira."

2. 5. oinarrian aipatzen den eskaerak aurkezteko epea 15 egun natural luzatzea, foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Nafarroako Gazteriaren Institutuari jakinaraztea.

Iruñean, 2008ko uztailaren 15ean.-Osasun konseilaria (Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaren ordez, Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren uztailaren 4ko 12/2008 Foru Dekretuarekin bat), María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F0811469