93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEITZA

Herrilurraren desafektazioa

Leitzako Udalak, 2008ko ekainaren 27an egin bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuak onetsitako Ondasunei buruzko Erregelamenduan eskatutako gehiengoa izanik, erabaki zuen 25.820,14 metro karratu herrilur desafektatzea, ondoren Juan Zabaleta Ayerdiren lurzati batzuekin trukatzeko.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea interesdunen eskura egonen da, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Leitzan, 2008ko uztailaren 2an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0810663