93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEITZA

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Leitzako alkateak, ekainaren 24ko 2008/337 ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen P4, P5, P6 eta P7 lurzatien xehetasun azterlana, jabeek sustatua, Matias Grande ingeniariak prestaturiko dokumentuaren arabera (2008ko maiatzaren 9an ikus-onetsia).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Leitzan, 2008ko ekainaren 30ean.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0810557