93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARGUEDAS

Urbanizazio proiektuaren aldaketa. Hasierako onespena

Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, aurtengo ekainaren 26ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea herriko arau subsidiarioetako 12.1 exekuzio azpiunitatea urbanizatzeko proiektua.

Proiektuari buruzko agiriak udal idazkaritzan daude ikusgai, interesdunek 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, aztertu eta egoki juzgatzen dituzten oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Arguedasen, 2008ko ekainaren 30ean.-Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0810496