93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

2156/2008 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, "TA Zangoza-TEA Zangoza" 66 KV-ko aireko eta lurpeko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitzekoa, gauzatzeko proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Enpresa Zuzendaritza Nagusiak ekainaren 18an eman 1910/2008 Ebazpenaren bitartez, Zangozako "TA Zangoza-TEA Zangoza" 66 KV-ko aireko eta lurpeko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitzekoa, gauzatzeko proiektua onetsi zen, instalazioa baimendu zen eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela-eta, bidezko da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "TA Zangoza-TEA Zangoza" 66 KV-ko aireko eta lurpeko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitzekoa, gauzatzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Zangozako alkateari edo hark eskuordetutako zinegotziei dei egitea Zangozako Udaletxean ager daitezen 2008ko irailaren 2an, okupatu aurreko aktak egin eta, behin betikoak egin behar badira, haiek ere egiteko.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

2. Carmen Oteiza Ugarte edo Beatriz García El Busto Administrazioaren ordezkari izendatzea, Marta Iráizoz San Julián eta M.ª Jesús Echeverría Ororbia enpresa onuradunaren ordezkari, eta Itziar Calvo Oteiza, Jasone Goikoetxea Iriberri edo Alazne Sueskun Erauskin, enpresako peritu, okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

3. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Zangozako Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko uztailaren 2an.-Enpresa zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0810731