93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

DONEZTEBE

2008ko aurrekontuetako 1, 2 eta 3. aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2008ko 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 4an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Erabakitzen diren kreditu sorrerak eta gehikuntzak:

-1. aldaketaren espedientea:

Kontu-saila: 1-422-62201: bainu-gelako zolak eta hustubideak - eskolako berogailuen zirkuitua. Zenbat diru zuen: 0,00 euro. Eman zaion kreditu berezia: 24.054,29 euros. Guztira: 24.054,29 euro.

Finantzabidea:

1 870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 8.419,00 euro.

1 75502 kontu-saila "N. G.aren diru-laguntza bainu-gelako zola eta hustubideetarako - eskolako berogailuen zirkuiturako", 15.635,29 euro.

-2. aldaketaren espedientea:

Kontu-saila: 1-121-2270703: Udalaren zerbitzuen karta eta modernizazio plana. Zenbat diru zuen: 0,00 euro. Eman zaion kreditu berezia: 1.740,00 euro. Guztira: 1.740,00 euro.

Kontu-saila: 1-4321-48201: Nasursa-rako derrama. Zenbat diru zuen: 0,00 euro. Eman zaion kreditu berezia: 3.300,00 euro. Guztira: 3.300,00 euro.

Finantzabidea:

1 870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.040,00 euro.

-3. aldaketaren espedientea:

Kontu-saila: 1-751-22607: asteburu prehistorikoa. Zenbat diru zuen: 0,00 euro. Eman zaion kreditu berezia: 12.000,00 euro. Guztira: 12.000,00 euro.

Kontu-saila: 1-751-22602: Doneztebeko eskuorri turistikoak. Zenbat diru zuen: 0,00 euro. Eman zaion kreditu berezia: 3.000,00 euro. Guztira: 3.000,00 euro.

Finantzabidea:

1 870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 4.500,00 euro.

1 45503 kontu-saila "N.G.aren diru-laguntza turismoa bultzatzeko", 10.500,00 euro.

Donezteben, 2008ko ekainaren 26an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: L0810283