93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 20/2008 aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2008ko maiatzaren 6ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokorra (2007tik luzatua) aldatzen duen 20/2008 espedientea, kreditu-osagarri bat onestean datzana.

2008ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen iragarkia, maiatzaren 26an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea egin zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

-Gastua goititzea:

1. kapitulua.-Zenbatekoa: 26.000 euro.

Gastu goititua, guztira: 26.000 euro.

-Gastu beheititua:

Superabit birtuala, indarra duen aurrekontuan. Zenbatekoa: 26.000 euro

Gastu beheititua, guztira: 26.000 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2008ko ekainaren 30ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0810413