93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

SESMA

2008ko plantilla organikoaren aldaketa

Sesmako Udalak, 2008ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2008ko plantilla organikoaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 236.ari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsiriko plantilla organikoaren aldaketa idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Sesman, 2008ko ekainaren 26an.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0810398