93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

SARTZE

Aldaketa 2008ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Sartzeko Udalak, 2008ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Sartzeko Udalaren 2008ko plantilla organikoaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sartzen, 2008ko ekainaren 30ean.-Alkate udalburua, Juana María Indurain Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L0810475