93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ERGOIENA

Deialdia, administrari-ofizial izateko lanpostu bat, barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Batzarrak 2008ko ekainaren 26an hartu erabakiaren bidez onetsia.

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Ergoiena ibarreko Udalerako administrari-ofizial izateko lanpostu bat betetzea, barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez.

1.2. Hautaprobak gainditurik, deialdiko lanpostua betetzeko izendatua gertatzen den pertsona C maila edo taldean sartuko da, eta 2008ko ekainaren 26an hartutako Akordioaren arabera nahiz gainerako xedapen aplikagarrietan ezarrita dauden lansari eta osagarriak hartuko ditu.

1.3. Mailaz igotzeko deialdi honetan parte hartzeak ez du, behin ere, langileak barne igoera baino lehen zuen lan araubidea aldaraziko. Langileak, halaber, Gizarte Segurantzako araubide orokorreko afiliazio berari eutsiko dio.

1.4. Izendaturikoek eginkizun berak izanen dituzte. Gainera, maila berriari dagozkionak ere esleitzen ahalko zaizkie.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetara onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Ergoiena ibarreko Udaleko langile finkoa izatea eta administrazio-ofizialaren lanpostu baterako izendatua izana.

b) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, barne igoera honetara aurkeztu baino lehenagoko lanpostuan.

c) Administrazio publikoetan bortz urteko antzinatasun onartua egiaztatzea.

d) Eskaerak aurkezteko epea burutzen den egunean Batxilergoko titulua, Bigarren Graduko Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea edo eskuratzeko baldintzetan egotea.

Titulazioaren baldintzaren ordez, administrazio publikoaren zerbitzuan egiazki egindako zortzi urte onartuak froga daitezke.

3.-Eskabideak.

3.1. Eskabideak Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean eta azken eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen, hura balioduna bada edo halakoa den hurrengo egunekoa. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira eta horietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.

3.2. Deialdi honetako 3.1. oinarrian aipatzen diren eskabideekin batera, lehiaketaldian baloratu behar diren merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dira, halakorik baldin badago. Merezimenduen egiaztagiriek jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izan beharko dute.

3.3. Curriculum vitaea eta baremoan alegatu nahi dituzten merezimendu guztien egiaztagiriak, jatorrizkoak edo notario nahiz administrazio bidez kautotuak, erantsiko dituzte izangaiek.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.-Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, alkate udalburuak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, onartu eta baztertuen zerrenda Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, eskabidean edo dokumentazioan akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta horiek ebatzitakoan, Udaleko alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta probak hasteko egunarekin batera Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak honako kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Tomás Andueza Elso, Ergoiena ibarreko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: José Navarro Navarro.

Mahaikidea: Angel María Lag Amirola.

Mahaikidea: Eva Pérez Eguino.

Idazkaria: Udalekoa, edo haren ordez legez diharduena.

5.2. Epaimahaia hautapen probak hasi baino lehen eratuko da, eta gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da, bere eraketak eta jardunak balioa izan dezaten.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak proba guztietan nahiz batzuetan aholkulari adituak ekar ditzake. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko.

6.-Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

Oposizio-lehiaketak bi aldi izanen ditu, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero.

7.-Lehiaketaldia.

7.1. Lehiaketaren balorazioa.

Lehiaketaldiak gehienez ere 30 puntuko balorazioa izanen du, modu honetan banaturik:

-Ikasketa tituluak: 5 puntu gehienez.

-Administrazio publikoetan emaniko zerbitzuak: 20 puntu gehienez.

-Zentro publikoetan egindako prestakuntza egintzak: 5 puntu gehienez.

7.2. Lehiakideek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu epaimahaiak noiznahi.

Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaien merezimenduak baloratuko ditu. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak aurretiaz azaldu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.

7.3. Lehiaketaldia amaitzen denean, epaimahaiak Udalaren iragarki oholean jarriko du izangaietako bakoitzak lortutako puntuazioa.

8.-Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldian ariketa teoriko-praktiko bat egin beharko da, guztira 70 puntu izanen dituena.

Ariketa II. eranskineko gaien gainean izanen da, eta administrari-ofizial lanpostuaren eginkizunen gainean.

8.2. Oposizioko ariketa ez da baztergarria izanen eta haren balorazioa 70 puntu izanen da gehienez.

8.3. Lehiaketaldia burutzen denean, epaimahaiak Udalaren iragarki oholean emanen du izangai bakoitzak lortutako puntuazioa.

9.-Gainditzen dutenen zerrenda.

Azken ariketaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak aditzera emanen du Udaletxeko iragarki oholean gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, eta puntu gehien lortu duten izangaiak izendatzeko eta deialdiko lau lanpostuak haiei esleitzeko proposamena eginen dio deialdia egin duen organoari.

10.-Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Hautapen prozesua burutu ondoan, Alkatetzak, ebazpenaren bidez, proposatutako izangaiak izendatu eta izendapena Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua emanen du.

10.2. Izendapena Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeak ondorio ekonomiko zein administratiboak sorraraziko ditu, eta egun horren ondokoa kargua hartzeko unetzat joko da, ondorio guztietarako, berariazko egintza egiteko beharrik gabe.

11.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarri nahiz aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion salari zuzendua, bi hilabeteko epean errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina. Dena dela, aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, nahi izanez gero, organo egileari zuzenduta, hilabeteko epean, erabaki edo ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Horretaz gain, epaimahaiaren erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, alkateari zuzenduta, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi ondoko hilabetearen barrenean.

Ergoienan, 2008ko ekainaren 27an.-Alkatea, Tomás Andueza Elso.

I. ERANSKINA

Izen-deiturak ................., adinez nagusia; NANa: ............, jaioteguna .................., jaioterria .................. (...............) bizilekua .................., karrika ....................., zenbakia ..............., posta kodea ................, telefonoa ...............

Honako hau azaltzen dut:

Ergoiena ibarreko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Deialdian eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Horrenbertzez,

Eskabide hau onartu eta goian aipatutako deialdian parte hartzen uzteko eskatzen dut.

Ergoiena ibarrean, 2008ko ................aren ..........(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

II. ERANSKINA

1. gaia.-Udal ordenantzak eta erregelamenduak: motak eta horiek onesteko baldintzak. Alkatetzaren bandoak.

2. gaia.-Nafarroako Toki Administrazioa. Antolaketa eta administrazioa. Entitate motak. Eskumenak. Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. Haien organoak eta eskumenak. Bilkuren araubidea. Herritarren partaidetza.

3. gaia.-Administrazio egintza. Administrazio prozedura. Kontzeptua eta arautzea. Ideia orokorra haren hasieraz, antolamenduaz, instrukzioaz eta bukaeraz. Administrazio errekurtsoen aipamena. Isiltasun administratiboa. Toki entitateen egintza eta erabakien aurkako administrazio errekurtsoak. Gora jotzeko errekurtsoaren aipamen berezia.

4. gaia.-Nafarroako toki ogasunen baliabideen zerrenda eta haien sailkapena. Haien definizioa eta haien azterketa laburra. Tasak eta prezio publikoak. Udal zergak. Zerga kudeaketa eta dirubilketa.

5. gaia.-Nafarroako toki entitateetako aurrekontu orokorrak. Egitura. Gastuen sailkapen ekonomikoa eta funtzionala. Aurrekontuetako kredituen araubide juridikoa. Onesteko eta aldatzeko bideak.

6. gaia.-Udal erroldaren gaineko ideia orokorra, hautesle-errolda, katastroa, ibilgailuen errolda, jarduera ekonomikoen gaineko zerga.

7. gaia.-Toki korporazioen zerbitzuko langileak. Motak. Plantilla organikoa. Funtzionarioen hautapena. Lan eskaintza publikoa. Funtzionarioen eskubide eta eginbeharrak. Lansariak. Eskubide sindikalak eta ordezkaritza kolektiboa.

8. gaia.-Kontratazioa. Obra kontratuak. Esleipena baino lehenagoko jarduketak. Kontratatzeko espediente motak. Esleitzeko bideak. Kontratazio mahaia. Kontratua izenpetzea. Kontratua aldatu eta iraungitzea. Bermeak.

9. gaia.-Nafarroako toki entitateen ondasunak. Kalifikazio juridikoa. Eskuratzea, defendatzea, begiratzea eta berreskuratzea. Inbentarioa, besterentzea eta kargatzea. Herri ondasunak.

10. gaia.-Toki erakundeen zergak. Tasak. Prezio publikoak.

III. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

1.-Ikasketa tituluak:

a) Goi mailako titulazio akademiko ofizialak: 3 puntu, titulu bakoitzeko.

b) Erdi mailako titulazio akademiko ofizialak: 2 puntu, titulu bakoitzeko.

c) Aurrekoak ez bezalako titulu ofizialak, epaimahaiak baloratu beharrekoak: puntu 1, titulu bakoitzeko.

Merezimendu gisa alegatu eta baremoaren barrenean balorazio zehatza duten titulu akademikoak lortzeko beharrezkoak diren maila apalagoko tituluak ez dira baloratuko. Orobat, ez da baloratuko 2.1.d) oinarrian ezarritakoaren arabera deialdian parte hartzeko ezinbertzeko baldintza den titulua.

Lehenbiziko atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 5 puntu izanen da.

2.-Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak:

Atal honetan baloratuko dira izangai bakoitzak deialdia argitaratzen den egunean, antzinatasuna zehazteko, zerbitzu egiten aitortuak dituen urteak. Urte bakoitzeko 2 puntu.

Zerbitzu urteen kopurua ez bada osoko zenbaki bat, izangaiei egokituko zaie egin dituzten zerbitzu egunei proportzioan dagokien puntuazioa.

Bigarren atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 20 puntu izanen da.

3.-Prestakuntza ekintzak ikastetxe publikoetan:

a) Lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroak: 0,10 puntu kreditu akademiko bakoitzeko edo haren baliokide den eskola aldi bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 3 puntu:

-Baloratu beharreko ikastaroetan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

-Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

-Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

b) Euskaraz jakiteagatik, erakunde ofizialek emandako ziurtagiriaren bidez egiaztaturik, gehienez ere 2 puntu.

Horretarako, 2 puntu emanen dira Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzatutako Gaitasun Ziurtagiria edo baliokidea den ofizialki aitortutako bertze tituluren bat izateagatik. Halako titulurik ez bada, 0,60 puntu emanen dira Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditutako maila bakoitzeko, edo 0,25 puntu Nafarroako Gobernuak antolatzen dituen ikastaroetan gainditutako "urrats" bakoitzeko.

Iragarkiaren kodea: L0810402