93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TAFALLAKO UDALAREN MUSIKA ESKOLA

Izendapen proposamena

Deialdia, Tafallako Udalaren Musika Eskolaren zerbitzuko txistu irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoarekin betetzeko. Izendapen proposamena.

Tafallako Udalaren Musika Eskolaren zerbitzuko txistu irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdiko epaimahaiak Ismael Yagüe García jauna izendatzeko proposamena egin du, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia; hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2008ko 38. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 24an).

Tafallan, 2008ko uztailaren 7an.-Tafallako Udalaren Musika Eskolako Batzordeko burua, Celina Sola Remón.

Iragarkiaren kodea: L0811075