93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ABERIN

Alkatetzaren eginkizunen eskuordetzea

Udal honetako alkateak ondoko ebazpena eman zuen, 2008ko uztailaren 22an. Hona hemen testu osoa:

2008ko abuztuaren 3tik 12ra Udalerritik kanpo izanen naizenez, bidezko da eskurantzen eskuordetza egitea.

Horren ondorioz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ebatzi dut:

1. Alkatetzari dagozkion eskurantzetarako Diego Lizarraga Fernández alkateordea eskuordetzea, arestian aipatutako egun horietarako.

2. Hurrengo osoko bilkuran jakinaraztea eta dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Aberin-Muniainen, 2008ko uztailaren 22an.-Alkatea, Luis Enrique Aguilar Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L0811393