93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Iruñeko Udalaren Iradokizun eta Erreklamazioen Batzorde Bereziaren erregelamendu organikoa. Hasierako onespena

Iruñeko Udalbatzak, 2008ko ekainaren 20ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Iruñeko Udalaren Iradokizun eta Erreklamazioen Batzorde bereziaren Erregelamendu Organikoa.

Aipatu erregelamenduaren testua jendaurrean paratuko da, hogeita hamar egun balioduneko epean, Udaletxeko iragarki-taulan (Udaletxe plaza, zk.g.). Horrenbestez, alegazioak aurkezteko epea irekiko da, zeina hogeita hamar egun baliodunen buruan amaituko baita. Epe hori behin ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina hasiko da kontatzen.

Hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b artikuluak xedatutakoa betez.

Iruñean, 2008ko ekainaren 23an.-Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0810618