93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MENDABIA

Aldaketa Udal Planean

Udalak, 2008ko ekainaren 12an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. Hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa, lurzoru urbanizagarri sektorizatu industrialeko S8+9/AR-10+11n eragiten duena, Mendabiako Udalak sustatua.

2. Dokumentua jendaurrean jartzea hilabetez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean ateratzen diren egunkarietan argitaratuta.

3. Hasiera batez onetsitako aldaketa Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko gaiez txostena egin dezan.

4. Erabaki hau ukitutako lurren titularrei jakinaraztea.

Mendabian, 2008ko ekainaren 23an.-Alkatea, Miguel Angel de Carlos Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0811368