93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEITZA

Ordenantzako aldaketa hasiera batez onetsita

Leitzako Udalak, 2008ko ekainaren 27an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aipatu ordenantzen aldaketa behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Leitzan, 2008ko uztailaren 2an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0810662