93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FALTZES

Udal Planeko 12. aldaketa puntuala. Behin betiko onespena

Faltzesko Udalak, 2008ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma bildurik, Faltzesko Udal Planeko 12. aldaketa puntualaren proiektua onetsi zuen, José María Goñi Martínez jaunak sustaturik. Hona hemen xedapen zatia:

1. Behin betikoz onestea Faltzesko Udal Planeko 12. aldaketa puntualaren proiektua, José María Goñi Martínez jaunak sustatua. Proiektuak Faltzesko lurzoru urbanizaezineko 9. poligonoko 181. lurzatiko hirigintzako antolamendu xehakatuko determinazioei dagokie (6557,83 m²-ko lurzati hori Soto de la Tejera-n dago). Proiektua Eduardo Aguirre Olcoz arkitektoak prestatua da eta EHAEOk 2008ko otsailaren 15ean ikus-onetsia.

2. Behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta dokumentu osoaren ale bat Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, hamabost eguneko epean behin betiko onespenetik aitzina.

Aditzera ematen da, 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Hirigintzako kalifikazioa: Lurzatiak gaur egun produktibitate handiko landalurraren kalifikazioa du Udal Planean.

Era berean, lurzati horrek berak produktibitate ertaineko landalurraren kalifikazioa du Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren arabera.

Hortaz, kalifikazioaren aldaketa proposatu da, produktibitate handiko landalurrarena izan beharrean produktibitate ertaineko landalurraren kalifikazio izan dezan, Nafarroako Gobernuko dokumentazioan dagoeneko agertzen den moduan.

Faltzesen, 2008ko ekainaren 27an.-Alkate udalburua, José Carlos García García.

Iragarkiaren kodea: L0810397