93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ETXALAR

Udal Plan Orokorreko aldaketa egituratzailea. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2008ko ekainaren 6an eginiko bilkuran, Udal Planaren egiturazko aldaketa onetsi zuen hasiera batez, Arrakoitzeko Jarduera Ekonomikoen Eremuaren garapenerako.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70, 71 eta 79.2 artikuluetan xedatutakoa aplikatuz.

Etxalarren, 2008ko ekainaren 13an.-Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0810554