92. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Ediktua

2008ko ekainaren 26an, Santiago Aldaco Aleman Baztango Udaleko jarduneko alkate udalburuak ebazpena eman zuen; hona testu osoa:

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak, 2008ko maiatzaren 23an eman idazkian (erregistroan 1934. zenbakiko sarrera duena, 2008ko maiatzaren 29koa), adierazi du Luis María Angulo Errazquin jaunak gora jotzeko 08-2210 errekurtsoa aurkeztu duela Baztango Udaleko Batzar Nagusiak 2008ko urtarrilaren 2an hartu erabaki baten aurka. Hartara eskatzen du, interesdunei dei egin ondoan, administrazio espedientea berari igortzeko, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduko 12.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuaren arabera.

Horren ondorioz, aipatutako artikulua betetzeko eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 21-l-k artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

Honako hau xedatu dut:

Lehena: Nafarroako Administrazio Auzitegiari igortzea Luis María Angulo Errazquin jaunak paratu duen gora jotzeko 08-2210 errekurtsoari buruzko espedientea, Baztango Udaleko Batzar Nagusiak 2008ko urtarrilaren 2an hartu zuen erabakiaren aurka jarri baitzen aipatu errekurtsoa.

Bigarrena: ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, administrazio espedientean agertzen diren interesdun guztiek jakin dezaten deia egiten zaiela errekurtsoa dela-eta joan daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegira, hamar egun balioduneko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hirugarrena: txosten edo alegazio idazkia onestea eta Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12. artikuluko 3. idatz-zatian ezarritakoarekin bat, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera.

Laugarrena: Baztango Udaleko Batzar Nagusiari ebazpen honen eta txosten edo alegazio idazkiaren berri ematea, behar diren legezko ondorioetarako.

Nafarroako Administrazio Auzitegiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Elizondon (Baztan), 2008ko ekainaren 26an.-Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0810234